Pantaila erraldoia jarriko du kaian banderaren igoera, haur danborrada eta banderaren jaitsiera ikusteko
Bost egun besterik ez dira gelditzen danborrak eta upelak Sarriegi maisuaren doinuekin hiriko kaleak alaitasunez betetzeko, eta Donostiako Udalak hiriko jai esanguratsuena iragartzeko kartela aurkeztu du.
Joseba Larratxe diseinatzaile bidasotarrak egin du, eta danborrada osoa irudikatzen du, segidakoa adieraziz: donostiarrek festa zein seriotasunez bizi duten eta aldi berean jaiak berak duen festa giroa eta berdintasuna. Larratxe DK Festak-ekin lankidetzan aritu da beste batzuetan, beste kartel batzuk eginez. Esaterako, urrunago joan gabe, 2024ko Euskal Jaiak iragarri duen kartela egin du.
Donostiako alkate Eneko Goiak eta Kultura, Euskara eta Turismo zinegotzi Jon Insaustik donostiarrek gehien duten jaia iragarriko duen kartela erakutsi dute, eta hemendik aurrera DK Festak-ek antolatzen dituen gainerako jai eta ekitaldi esanguratsuenak bezalaka kartela izango duela aditzera eman dute.
Eneko Goiak esan du, San Sebastian egunerako kartel propioa egiteko tradizioa berreskuratu dutela 44 urteren ondoren, eta horrekin festak duen garrantzia modu sinbolikoan nabarmendu nahi izan dutela.
Horren harian, honakoa azpimarratu du: “San Sebastian eguna iragartzeko azken kartela 1981.urtean egin zen. Orduan Haur danborradan parte hartzen zuten 24 konpainiak antzeztu ziren kartelean. Egun 45 konpainiak desfilatzen dute, eta horrek erakusten du harrobia handia dugula eta donostiarrok oso gaztetik bizi dugula gure jai handia”.
Halaber, Goiak gogorarazi du, 1981.urtean 23 helduen danborrada ateratzen zirela hiriko hainbat auzotan: “Egun 167 danborrada daude, eta horrek erakusten du donostiarrok gogo handia dugula gure hiriko egun handiena auzo guztietan bizitzeko”.
Pantaila kaian
San Sebastian egunerako bigarren nobedade handiena kaian jarriko den pantaila erraldoia izango da. Zehazki, Karmingaintxo plazan jarriko da eta bertatik festako unerik esanguratsuenak jarraitu ahal izango dira, hau da, banderaren igoera, haur danborrada eta banderaren jaitsiera.
Donostia Kultura Festak-ek EITBren laguntza izan du eremu berri hau sortzeko, hain zuzen ere, ETB1ek etxe guztietara bidaliko duen seinalea baliatuz une horiek bizitzeko aukera emango duen eremua. Goiak eta Insaustik azaldu dutenez, “painalarekin San Sebastian egunerako hiru ekitaldi nagusienak zuzenean ikusteko leku publikoak dibertsifikatu nahi ditugu, une garrantzitsu horiek modu lasaiago baina jai giroan bizi nahi duten pertsona guztiei aukera emanez”.
Horiek horrela, segidakoa esan dute: “Hurbileko hainbat udalerri eta hiriburutan egiten den bezala, helburua da festa donostiar guztientzat irisgarriagoa egitea”.
2025/01/14-an argitaratua