Amalur Landu partehartze prozesua gauzatzearekin batera, Zarauzko Udaleko lorezaintza zerbitzua Salberdin urbanizazio proiektuaren baitan jasota dauden landaketa berriak egin ditu parkean zehar. Guztira 70 ale berri inguru landatu dira, arteen, artelatzen, haritzen eta gurbitzen artean.
Horrez gain, tren geltokiaren kanpoaldean gingoen lerrokadura eta bost gereziondo gehiago landatu dira. Azkenik, Aitze kalean, 8 astigar gorri landatu dira.