5.000 haur baino gehiagok kolorea emango diote San Sebastian egunari

45 konpainiak parte hartuko dute urtarrilaren 20ko desfilean eta beste hainbat danborradak auzoak girotuko dituzte urtarrilaren 17tik 20ra bitartean

Donostiako festa handiena iristeko gogo handiak daudela argi eta garbi utzi dute gaur eguerdian Haur Danborradan protagonista izango diren Danbor Nagusiak eta Perstonaiek. Urtero bezala, Udalbatzar aretoak hartu du Haur Danborradaren aurkezpena.

Donostiako Alkate Eneko Goiak eta Kultura, Euskara eta Turismo zinegotzi Jon Insaustik ongietorria egin diete 2025eko Haur Danborradako pertsonaiei eta eskaera zuzena egin diete: “Kalea hartu, danborra zein upelari gogor eragin, eta Gora Donostia ozen ohiukatu”.

San Sebastian aurreko egunak girotuko dituzte hiriko haurrek hainbat Ikastetxek eta hainbat elkartek antolatzen dituzten haur danborradekin. Hala, urtarrilaren 17an, ostiralean, 13 ikastetxek euren desfileak antolatu dituzte Iabeta, Aiete, Parte Zaharra, Altza, Bidebieta, Martutene, Gros, Antigua, Intxaurrondo eta Amara Auzoetan.

Horrela emango diote hasiera haurrek 2025eko Danborradari, eta urtarrilaren 19an izango du jarraipena Parte Zaharrean Gaztelubide Txiki, UA 150 Haur Danborrada eta Kresala Txikiren eskutik. Urtarrilaren 20an, aldiz, eguerdiko desfile handiaren ostean, arratsaldez Amaratarra Txiki Danborradak emango die amaiera aurtengo Haur Danborraden irteerei.

San Sebastian egunean, 12:00etako desfilean, 4.625 haurrek hartuko dute parte, eta hiriko kaleak zeharkatuko dituzte Sarriegiko martxak interpretatuz, 38 ikastetxetan edo elkartetan, 45 konpainia osatuz. Eta konpainia horien guztien buru Ander Alustiza Salsamendi Amassorrain Ikastolako Danbor Nagusia egongo da. Berak zuzenduko du Udaletxetik abiaraziko den danborrada eta berak emango dio hasiera Sarriegiren martxak Erdialdeko kaleetan zehar interpretatuko dituen desfileari.

Udaletxeko balkoitik Haur Danborradari hasiera emateko bi laguntzaile izango ditu Danbor Nagusiak: Alkatea eta Notarioa. Harri Berri Oleta Ikastetxeko

  • Liher Jiménez Paredes, alkatea,
  • eta Ane Gardón González, Notarioa. Haiekin batera,
  • Gari Pérez García Jenerala
  • eta Aya Ramlaouane Laguntzailea egongo dira.

Azken urteotan bezalaxe, Haur Danborradarekin batera karroza handi bat aterako da. Bertan XIX. mende hasierako gizarte zibileko pertsonaiak egongo dira. Aurtengoan Harri Berri Oleta Ikastetxearen haurrek interpretatuko dituzte pertsonaiak.

Irati Lopetegi Jordana izango da Easo ederra, Maialen Casasola Navarro eta Irati Erquicia Puerto Damak, Alba Soto Jara eta Ioar Perales González Hiritarrak, Aroa Lizarraga Castillo Batelaria, Mikel Erquicia Puerto Arrantzalea, Berta Millán Belloso Irulea, Maddi Martínez Naumowicz Inudea, Jon Narbaiza Parra Artzaina, Oiez Sanz Fernández Dendaria, Alaitz García Durán Urketaria, eta Kilian González Varga Mandazaina. Ivan Cajigos Zealaya, Mare Lizarraga Castillo, Leia Llamazares Egües, Irati Llamazares Egües Marko Millán Belloso eta Ian Morcillo Palacio izango dira Palafrezainak.

Haur danborradaren aurkezpen festa

Urtero bezala, Haur Danborradaren lehen ekitaldia Victoria Eugenia Antzokian egingo da urtarrilaren 17an 12:00etan. Bertan, konpainia guztietako ordezkariek parte hartuko dute, eta Donostiako alkate Eneko Goiak hainbat pertsonairi dominak jarriko dizkie eta Haur Danborradako Danbor Nagusiari Aginte Makila emango dio.

Erain-Eskibel eskolak 50 urte

Aurten Erain-Eskibel eskolak 50 urte egiten ditu haur danborradan sartu zenetik. Orduan, 1813ko Donostiako setioan parte hartu zuten erregimentu militarren jantzi bat bilatu behar zuten ikastetxeek. Erain-Eskibel danborrada Gipuzkoako intendentzia gorputzaren jantziarekin hasi zen, eta urteak pasa ahala Wiesbadengo granada-erregimentuko uniformea erabili zen konpainian. Duela urte gutxi, sukaldari-jantzia jantzi zuen upeletarako.

Baldintza meteorologikoak txarrak badira

Haur Danborrada bertan behera uzteari buruzko jakinarazpen ofiziala urtarrilaren 20an egingo litzateke, 10:30ean gutxi gorabehera, mezu bidez. Gainerako informazioak ez lirateke ofizialak izango. Urtarrilaren 20an eguraldiak utziko ez balu, irteera igandean, urtarrilaren 26an egingo litzateke, eta 2025eko azkeneko aukera izango da.