Ohikoa denez, Gabonetako jaien ondorengo egunetan zaila izaten da EAEko ospitaleetan odol-osagaiak hornitzea; horregatik, Osasun Sailak eta Osakidetzak odola emateko deia egiten diete herritarrei. Ildo horretan, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak (TGEEZ) gogorarazten du odol-emateak jarraitzen duela izaten transfusiorako edo plasmatik eratorritako sendagaiak egiteko osagai ugari lortzeko modu bakarra, osasun-jardueran ezinbestekoak direnak.
Odol-osagaien erreserba-mailak ohiko mugetatik behera daude, eta egoera horri eragiten dio, gainera, urtaro honetan izaten den birus eta arnas infekzioen hazkundeak. Beheko irudian ikus daitekeenez, ia odol-talde guztietan hobetu behar dira erreserbak.
Hala, Osasun Sailak eta Osakidetzak laguntza eskatu diete noizbait odola eman duten pertsonei, baita urratsa ematea pentsatu baina oraindik egin ez dutenei ere, behar duten paziente guztiei arreta medikoa bermatzeko. “Odola ematea da Euskadin egunero 200 pertsona ingururen bizi-tratamendurako funtsezko osagaiak eta sendagaiak lortzeko modu bakarra”, azaldu dute Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentrotik.
Ildo horretan, gogorarazi dute odola ematen den bakoitzean dozenaka pertsonari lagundu ahal zaiela, odola hainbat osagaitan banatzen baita, eta, osagai horien bidez, hainbat behar mediko artatzen baitira: tratamendu onkologikoak, ebakuntza kirurgikoak edo larrialdiak, eta paziente akutuentzako eta kronikoentzako sendagaiak.
Gogoratu behar da baldintza hauek bete behar direla odola emateko: 18 eta 65 urte bitarteko adina izatea, osasun egoera onean egotea, eta 50 kilo baino gehiago pisatzea. Odola emateko hiru lurraldeetan banatutako gune finkoak eta unitate mugikorrak, baita ordutegiak ere, etengabe eguneratzen dira webgune honetan: https://donantesdesangre.eus/donde-donar/ edo Euskadiko Odol Emaileen sare sozialetan (@donantesangreuskadi).
Iaz, Euskadik 79.032 odol-emate erregistratu zituen 46.844 emaileren aldetik, gehienak ohikoak eta modu erregularrean odola ematen dutenak (urtean bitan edo gehiagotan), baina 6.567 emaile berri izan zirela nabarmendu behar da. Globulu gorrien 70.225 kontzentratu, 11.211 plaketa dosi eta 23.664 litro plasma lortu ziren. Horietatik 22.096 botikak egiteko erabili ziren, besteak beste, immunoglobulinak, faktore antihemofiliko albumina eta abar.
Guztira, 30.000 pertsona baino gehiago izan ziren produktu horien onuradun, bizitza salbatzeko edo osasuna hobetzeko balio izan zietenak, eta Euskadiko 23 ospitale publiko eta pribatuetara banatu ziren Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroaren bidez.
Ertzaintzako agenteek 38 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Basaurin, pertsona bati pistola batekin…
binary comment Aurkezpen ekitaldia Miramar Jauregian egin da Donostiako Miramar Jauregia aukeratu du Gizarte Ekonomiaren…
Cuchillas y Discos Industriales Mariaka Laudioko (Araba) enpresa bat da, eta 60 urte baino gehiago…
Mondragon Korporazioko Ingeniaritza eta Zerbitzuen sailak irtenbide integralak eskaintzen ditu enpresa, administrazio publiko eta pertsonentzat,…
Egun hauetan Danborradarekin zerikusia duten esaldi ikonikoak erakutsiko dituzte San Sebastian eguna dela eta, herriko…
Con la inauguración del Proyecto de Restauración Hidromorfológica y Ambiental de la Regata Antziola a…