Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi du elgorri-agerraldi bat dagoela Bizkaian, inportatutako kasu batetik abiatuta.12 kasu baieztatu dira.
Gaixotasuna duten pertsona guztiek bilakaera ona izan dute, eta osasun-agintariek aktibatuta dute kasu isolatu eta elgorri-agerraldi guztiak detektatzeko, ikertzeko, karakterizatzeko eta kontrolatzeko ezarritako zaintza-protokoloa.
Horrela, Osasun Publikoak baieztatutako kasuren batekin kontaktua izan duten pertsonei egoeraren berri eman zaie, jarduera sozialak 21 egunez mugatzea gomendatu zaie, baita maskara ondo doitua erabiltzea eta sintoma bateragarrien agerpena aktiboki zaintzea ere, hala nola sukarra, eztula, exantema, konjuntibitisa edo sudurreko kogestioa. Sintomak agertuz gero, kontaktu gisa identifikatutako pertsonei etxean geratzeko esan zaie transmisio-aldia amaitu arte, infekzioaren hedapena geldiarazteko.
Osasun Sailak eta Osakidetzak gogorarazi dute elgorria, oro har, gaixotasun arina dela eta, gainera, Euskadik txerto-estaldura handia duela: % 96,79koa lehen dosiarentzat eta % 92,44koa bigarren dosiarentzat 2023an, birusa hedatzeko arriskua murrizten laguntzen duena.
Hala ere, birusaren hedapena saihesteko txertaketa egunean mantentzearen garrantzia azpimarratzen dute, bai haurrengan, bai helduengan. Bereziki garrantzitsua da dosirik jaso ez duten edo dosi bakarra jaso duten pertsonen txertaketa-egoera berrikustea eta eguneratzea. Egoera hori ohikoagoa izan daiteke 70eko eta 80ko hamarkadetan jaiotako pertsonengan, bai eta Euskadikoa ez den txertaketa-egutegiak dituzten herrialde edo eskualdeetatik datozenengan edo gure ingurukoak baino txertaketa-estaldura txikiagoak dituztenengan ere.
Era berean, sukarra eta exantema bezalako sintomak dituzten pertsonek, gutxienez hiru sintoma hauetako batekin: eztula, errinitisa/koriza edo konjuntibitisa, telefonoz kontsultatu behar dute erreferentziazko osasun-profesionalarekin eta komeni da maskara erabiltzea.
Elgorriaren birusa pertsonatik pertsonara baino ez da transmititzen, eta haren transmisio-aldia exantema (larruazalean orban gorrixka) agertu baino 4 egun lehenagotik 4 egun geroagora artekoa da.
Informazio gehiago:
https://www.euskadi.eus/informazioa/elgorria-gaixotasuna/web01-a2gaixo/eu/
El siniestro ha tenido lugar esta tarde cuando un total de diez vehículos se han…
25_0031 Urdulizen atxilotu dute herriko atari eta saltokietan kalteak egin ondoren Aurretik alkoholdun edarien botilaz…
Recientemente la Comisión Europea ha autorizado el uso del término «txakoli» para hacer referencia al vino que elaboran…
La Dirección General de Evaluación Ambiental del Ministerio de Transición Ecológica español ha emitido una…
El entrenador del Athletic Club, Ernesto Valverde, ha lamentado la eliminación del Athletic en los…
El Plan de Acción del Ayuntamiento cuenta con tres Programas que se ponen ahora en…