Hezkuntza Sailak errekurtsoa jarriko dio Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 000604/2024 epaiari, (otsailaren 28ko 30/2023) Plangintza Dekretuari buruzko epaiari.
Dekretuaren aldaketak Legebiltzarrak Hezkuntza Itunean adierazitako agindua betetzen du. Era berean, bertan jasotzen diren gai askok gerora Hezkuntza Legean jasotako alderdiak aurreratzen ditu. Horregatik, Hezkuntza Sailak instantzia guztietan defendatuko du Dekretuaren egokitasuna eta izapidetzea.
Epai hori ez da irmoa, eta, beraz, Dekretuak indarrean jarraitzen du. Bitartean, Hezkuntza Saila Hezkuntza Legetik datorren erregelamendu-garapena lantzen ari da eta, zehazki, plangintzan egindako aurrerapen guztiak bilduko dituen testu berri bat lantzen ari da.