Nafarroa, Espainiako bigarren komunitatea, milioi biztanleko organo-emaileen tasa handiena duena 2024an

Nafarroa, 51 emailerekin (2023an 48 izan ziren), hirugarren urtez jarraian, milioi biztanleko emaileen tasarik handiena duen Espainiako bigarren komunitatea da (76,1). 51 emailerekin 145 transplante egin ahal izan dituzte (118 2023an): 42 gibelekoak, 2 bihotzekoak, 94 giltzurrunetakoak, 2 pankreo-giltzurrun transplante konbinatu, eta 5 bibiriketakoak.