25_0036 Irun, Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Aiako Harrian istripua izan duen txirrindulari bat erreskatatu dute
Servicio de prensa
2025-01-19
Ertzaintzaren helikoptero batek Aiako Harrian mendi-ibilbide bat egiten ari zenean istripua izan duen txirrindulari bat erreskatatu eta eraman du gaur, igandea, goizean.
Gaur goizeko hamar eta erdiak aldera, SOS Deiak 112 zerbitzura deitu dute gizon bat besoan, sorbalda parean, min hartuta zegoela esanez. Berriemailearen arabera, Aiako Harrian bizikletaz mendi-ibilbide bat egiten ari zenean erori eta min hartu du. Berriemaileak adierazi du min hartutako gizona etzanda zegoela eta ezin zuela jarraitu Irundik, Meaka auzotik, hasitako ibilbidea egiten.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak bidali ditu lekura, bai eta suhiltzaileen dotazio bat ere.
Zaurituaren egoera ikusita, polizia-aireontziak erreskatatu eta Garberako suhiltzaileen parkera eraman du, eta bertan anbulantzia bateko osasun-langileak zituen zain artatu eta ospitalera eramateko.
Ertzainek 19 eta 21 urteko bi gazte atxilotu zituzten ostiral arratsaldean, Bermeoko bi tabernatan eta…
Ertzainek 68 urteko gizon bat atxilotu dute Donostiako udal-barrutian dagoen baserri batean indarra erabiliz bi…
Atzo, ostirala, arratsaldean, Ertzaintzako agenteek 45 urteko gizon bat atxilotu zuten Santurtziko ostalaritzako lokal batean…
El siniestro ha tenido lugar esta tarde cuando un total de diez vehículos se han…
25_0031 Urdulizen atxilotu dute herriko atari eta saltokietan kalteak egin ondoren Aurretik alkoholdun edarien botilaz…
Recientemente la Comisión Europea ha autorizado el uso del término «txakoli» para hacer referencia al vino que elaboran…