Eusko Jaurlaritzak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasgai jakin batzuen eta Musikako eta Dantzako Irakaskuntza Profesionaletako hainbat irakasgairen arteko baliozkotzeak ezartzen dituen Dekretua onartu du gaur Gobernu Kontseiluan. Dekretu horrek, halaber, goi-mailako edo goi-errendimenduko kirolari izateak edo Dantzako Ikasketa Profesionaletako ikasle izateak Gorputz Hezkuntzaren arloan dituen ondorioak jasotzen ditu.
Horrela, Hezkuntza Sailak ikasleei Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketak eta Musikako eta Dantzako Ikasketa Profesionalak aldi berean egitea erraztu nahi izan die. Era berean, Gorputz Hezkuntza kirolarientzat —hau da, goi-mailako edo goi-errendimenduko ikasleentzat eta Dantzako Ikasketa Profesionaletako ikasleentzat— arautzea egokia dela ikusi du.
Dekretu horri esker, halaber, araudia egokitu ahal izan da, baliozkotzeei eragiten dieten indarreko hainbat legeri jarraiki.