Eusko Jaurlaritza buru duen ordezkaritza batek El Salvadorren bisitatu ditu Euskadin aldi baterako hartutako giza eskubideen defendatzaileak

Justizia eta Giza Eskubideen Sailak, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren ordezkaritza batekin batera, Eusko Legebiltzarrak eta giza eskubideen eta kooperazioaren aldeko hainbat erakundek (Bakerako Lankidetza Batzarrea BLB, Paz y Solidaridad Euskadi eta Zehar-Errefuxiatuekin, Euskadiko GGKEen Koordinakundea)), El Salvador eta Costa Ricara egingo du bidaia, NAREn, Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programan, parte hartu duten pertsona eta kolektiboen jarraipena egiteko. Euskal ordezkaritza 13 pertsonak osatuko dute, Jagoba Álvarez, Giza Eskubideen eta Biktimei Laguntzeko zuzendaria buru.

El Salvadorrera visita, urtarrilaren 25etik 30era programatua, NAREn parte hartu duten pertsonen eta haien kolektiboen babesa indartzen jarraitzea du helburu, euskal gobernuaren, legebiltzarraren eta elkarteen babesa ikusaraziz. Horretarako, bilera ugari egingo dira Las Incómodas Feministas kolektiboarekin, mugimendu sindikalarekin eta giza eskubideen alde lan egiten duten beste kolektibo batzuekin. Haien eskaerak eta kezkak herrialdeko erakunde publikoei helaraziko zaizkie. Agendak nazioarteko erakundeekin eta kidego diplomatikoarekin ere topaketak egiten ditu.

Gero, urtarrilaren 31n eta otsailaren 1 eta 3an, NAREren ordezkaritza tekniko bat Costa Ricara joango da, erbestean hainbat kide dituen Nikaraguako gazte-erakunde baten egoeraren jarraipena egiteko. Horietako bat Euskadin hartu zuten. Bisita horretan, Costa Rican erbestealditik lan egiten duten giza eskubideen aldeko erakundeekin eta arrisku-egoeran dauden giza eskubideen defendatzaileak babesteko ekimenekin topaketak egingo dira.

El Salvador eta Costa Rica

NAREren 13 urteetan hainbat jarraipen-bisita egin dira: Kolonbiara, Guatemalara, Perura eta Hondurasera. Lehen aldia da El Salvador eta Costa Rican. Ildo horretatik,  Jagoba Álvarez Giza Eskubideen eta Biktimei Laguntzeko zuzendariak bisita horiek baloratu ditu: “Gure konpromisoa giza eskubideen defendatzaileen babesarekin ez da Euskadin hartzearekin bukatzen. Egoeraren jarraipena egiten du, indibidualizatua eta kolektiboa, eta hain zuzen ere bisita hauen bidez egiten dugu, izan ere, bisiten helburua giza eskubideen defentsan euren bizitza arriskuan jartzen dutenen babesa indartzea da.” Halaber, Álvarezek azpimarratu du “giza eskubideen defendatzaileak ezinbestekoak dira demokrazia, berdintasuna eta justizia soziala lortzeko. Ezinbesteko lana da beraiena, eta Eusko Jaurlaritzatik laguntzen jarraituko dugu”.

NARE, Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programa, 2011n sortu zen, eta Zehar-Errefuxiatuekin lankidetzan kudeatzen da; gainera, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziarenren laguntza ere badu. Programa “erreferente” bilakatu da, baina azpimarragarriena, Álvarezen hitzetan, bere “berezitasuna” da. Hainbat euskal eragilek babesten duten ekimena da, hala nola, Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak, akademiak (Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua, Deustuko Unibertsitatea eta Nazioarteko Lankidetza eta Hegoa-GarapenariBuruzko Ikasketa Institutua, Euskal Herriko Unibertsitatea) eta giza eskubideen eta kooperazioaren aldeko erakundeek.

NAREren helburua dagiza eskubideen alde egiten duten lanagatik beren bizitza edo osotasuna mehatxatuta ikusten duten erakunde, gizarte-mugimendu edo kolektiboei lotutako pertsonak babesten laguntzea du helburu, Euskadin sei hilabete inguruko harrera eginez. Itzuleraren ondoren, programan parte hartu duten pertsonen egoera indibidual eta kolektiboaren jarraipena egiteko ekintza nagusietako bat bisita horiek egitea da.

Azkenik, bisitatik eratorritako emaitzak, ondorioak eta gomendioak komunikatu eta txosten batean jasoko dira, Eusko Jaurlaitzak, Eusko Legebiltzarrak eta gizarte-erakundeen partetik. Dokumentu publiko horren asmoa da giza eskubideen defendatzaileen babesa eta segurtasuna sustatzen jarraitzea eta herrialdeko giza eskubideen egoerari buruzko diagnostikoa egitea.