Eusko Jaurlaritzak araubide berezian kirol-irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe pribatuak arautzen ditu

Araubide bereziko kirol-irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura arautzeko dekretu-proiektua onartu du gaur Eusko Jaurlaritzak.

Araubide bereziko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe pribatuei baimenak emateari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoak bere eskumena baliatu izan du Estatuko legeria modu osagarrian aplikatuz. Hezkuntzako sailburu Begoña Pedrosak proposatuta Gobernu Kontseiluan onartutako araudiaren helburua da, horrelako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe pribatuek bete behar dituzten espazio, instalazio, ratio, irakasle eta abarri buruzko baldintzak ezartzea.