Categorías: albisteak-berriak

Invest in Basque Countryk Euskadin atzerriko 31 enpresa ezartzen lagundu zuen eta 68 milioi euro inbertitu zituzten

SPRI Taldearen baitako Invest in Basque Country arloaren zeregina da Euskadin zuzeneko atzerriko inbertsioak erakartzea eta mantentzea, eta iaz 31 enpresa ezartzen lagundu zuen. Haiek, aldi berean, 68,4 milioi euroko inbertsio berriak egin zituzten.

Enpresa horiek iritsita, 258 lanpostu berri sortuko dira, Invest in Basque Countryk 2024. urtearekin lotuta egindako balantzearen arabera. Erdia baino gehiago jarduera industrialarekin lotuta dago eta honako hauek dira nagusi: energiaren sektorea (% 14), IT eta elektronika (% 13), automobilgintza (% 12) eta ekonomia zirkularra (% 11).

Iaz Euskadin ezarritako atzerriko enpresa gehienak toki hauetakoak dira: Alemania, Erresuma Batua, Txina, Mexiko, Estatu Batuak eta Italia.

Kasu guztien % 77ean, lehen aldiz Euskadin inbertsioak egin dituzten enpresak dira. Euskadik erakarritako enpresen artean, honako hauek azpimarratu behar dira: Quantun Motion, teknologia kuantikoarekin garatutako siliziozko lehen txipa diseinatzeaz arduratzen dena (bere akziodunen artean, Porsche eta Bosch multinazionalak daude, adibidez);  PortGermany Metall GmbH (PGM), hodiak eta lantegiak eraikitzen espezializatuta dagoen zerbitzu integralen hornitzaile berritzailea; eta Carnegie Technologies Spain, energia berriztagarrietarako bidean trantsizio globalaren partaide den CETOn olatu-energiaz arduratzen dena.

Invest in Basque Countryek, gainera, aurretik Euskadin ezarrita dauden atzerriko enpresak leialtzeko aftercare zerbitzua eskaintzen du. Zerbitzu hau enpresa horiek Euskadin dituzten lantegietara bisita presentzialak egitean datza, enpresa horiek dituzten beharrak eta etorkizuneko proiektuak ezagutzeko, edo enpresa horiei SPRIk eskainitako programak erabiltzeko aukera emateko.  Iaz, 50 bisita inguru egin ziren eta horietatik SPRI Taldeko arduradunekin hainbat bilera sortu ziren laguntza eta zerbitzu ugarietarako sarbidea eta horiei buruzko informazioa emateko.

Euskadin, gaur egun, atzerriko kapitala duten 900 enpresa baino gehiago daude; haietako % 74 Europako herrialdeetakoak dira, batez ere Frantziakoak, Alemaniakoak eta Erresuma Batukoak. Sektore industrial nagusiak dira fabrikazio aurreratua, elektronika eta IT arloa, eta energia.

Invest in Basque Country aurreko hamarkadan jarri zuen abian SPRI Taldeak modu esklusiboan atzerriko inbertsioak erakartzeaz arduratu behar zuen sail gisa.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Barakaldo, bi atxilotu indarra erabiliz etxebizitza batean lapurreta egiteagatik

25_0038 Barakaldo, bi atxilotu indarra erabiliz etxebizitza batean lapurreta egiteagatik Barakaldo, bi atxilotu indarra erabiliz…

11 horas hace

Auzikerrek gailu seguruak sortu ditu txakur detektatzaileak TATP lehergailuak aurkitzen trebatzeko eta haien potentziala optimizatzeko – SPRI

Auziker Bizkaiko enpresa bat da, txakur detektatzaileen potentziala maximizatzen duena, auzitegi, osasun eta biodetekzioko eremuan…

11 horas hace

Barakaldok errekurtsoa aurkeztu du Auzitegi Nazionalean azaroan onartutako HTSren informazio-azterlanaren ebazpenaren aurka

Hegoaldeko trenbide-saihesbidearen trazadura Gorostizan lurperatzea, hori da, hain zuzen ere, Barakaldoko Udalaren helburua. Izan ere,…

11 horas hace

Barakaldoko Udal liburutegien sareak liburu mailegu zerbitzu berri bat eskaintzen du USOA tailerreko langileen eskutik

Udal liburutegien sareak liburuak mailegatzeko zerbitzu berri bat eskaintzen du gaurtik aurrera, Barakaldoko liburutegien artean…

11 horas hace

Eguraldi ona, jende asko eta giro ezin hobea 2025eko San Sebastian egunean

167 helduen danborrada eta 49 haur danborrada izan dira normaltasunez igaro den eguneko protagonista nagusiak…

11 horas hace

Moriarti Produkzioak ekoiztetxeak 2025eko Urrezko Danborra jaso du

Donostiako ekoiztetxeko kideek alkatearen eskutik jaso dute saria, Udalbatza Aretoan egindako ekitaldian Donostiako alkate Eneko…

11 horas hace