Athletic Turkiara itzuliko da Europa Leagueko Liga Faseko bere azken irteeran
Europa Leagueko Liga Faseko bi jardunaldiren faltan, Athletic Clubek bere esku du txapelketan aurrera egiten jarraitzea. Ernesto Valverdek aulkitik zuzentzen duen taldea Istanbulera itzuliko da Fenerbahçe mendean hartu eta hilabete eskasera. Orain Besiktas izango du aurrean eta beste emaitza positibo batekin final-zortzirenetarako zuzenean sailkatuko direnen artean egotea ziurtatuko luke.
Aurkaria
Besiktas, 14 sekzioko kirol-taldea (atletismoa, saskibaloia, boxeoa, pokerra, xakea, e-sportak, futbola, gimnasia, eskubaloia, arrauna, mahai-tenisa, boleibola, borroka eta gurpil-aulkiko saskibaloia), 1903an sortu zen Bereket izenarekin. Sei urte geroago, gaur egungo izena hartu zuen, eta 1911n futbolean jokatzen hasi zen, hasiera batean kolore zuri-gorriak erabiliz, Balkanetako Gerrako martirien omenez konbinazio zuri-beltza hartu zuen arte. Athleticek bezala, beti jokatu izan du gorengo mailan eta palmares zabala du: 16 Superliga, 11 Kopa, azkena aurreko denboraldian ere, eta 10 Turkiako Superkopa, besteak beste, dituena. Gainera, sarri sailkatu da txapelketa kontinentaletarako. Kara Kartallas ezizeneko taldeak (arrano beltzak) zuri-gorrien aurka neurtu zituen indarrak UEFA Kopako 1985eko eta 2004ko edizioetan, bilbotarren bi garaipenekin eta otomandarren azken garaipenarekin.
2016an inauguratu zen eta 42.590 ikuslerentzako lekua duen Tüpraş Stadyumu zelaian jokatzen ditu bere etxeko norgehiagokak. Bosforo itsasarteko Europako kostaldean dago, herrialdeko finantza-gune handitzat jotzen dena, bizitza komertzial eta unibertsitario handia baitu.
Datu interesgarriak
Besiktas JK-Athletic Club: ordutegiak eta non ikusi
Besiktas FK eta Athletic Cluben arteko Europa Leagueko Liga Faseko zazpigarren partida jokatuko da asteazken honetan, urtarrrilaren 22an, 16:30ean, Tüpraş Stadyumu zelaian. Movistar + Liga de Campeones-en bidez jarraitu ahal izango da.
Istanbuleko agintariek zenbait argibide helarazi dizkiote Athletic Clubi, Tüpras Stadyumunera partida ikustera doazen zaleek errespetatu…
Bi jokalariek min hartu zuten joan den larunbatean Bartzelonaren aurkako partidan San Mamesen Ane Azkona…
Ernesto Valverdek 25 jokalari deitu ditu urtarrilaren 22an, asteazkenean, Tüpraş Stadyumu zelaian jokatuko den partidarako…
2024ko uztaila eta abendua bitarteko aldiari dagokion balantzeak 20 interes-puntu nabarmentzen ditu, Klubaren Ekintza Planaren…
Ernesto Valverdek eta Gorka Guruzetak, Europa Leagueko Ligako Faseko zazpigarren jardunaldiari dagokion Besiktas JK –…
Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatuak eta Alicia Fernández Rekalde Aretoko…