Ertzainek 32 urteko gizon bat atxilotu dute gaur, asteazkena, goizaldean, aurretik lapurtu duen ibilgailu bat gidatzen harrapatu ondoren. Ibilgailuari hainbat kalte eragin dizkio. Geldiarazi dutenean, gidabaimenik ez zuela eta alkoholdun edarien eraginpean egon zitekeela egiaztatu ahal izan dute.
Gaur goizaldeko ordu bi eta erdiak baino lehentxeago, Donostian herritarren segurtasunerako lanetan ari zen Ertzaintzaren patruila batek ibilgailu bat geldiarazi du Bizkaia Pasealekuaren parean, gidaria, eta bidaiari bakarra, modu irregularrean eta etengabe kontrako erreian sartuz zirkulatzen ari zela ikusi dutenean.
Autoa gelditzea lortu dutenean, eta, hasiera batean, ez dienez jaramon egin emandako aginduei, ertzainak konturatu dira alkoholdun edarien eraginpean egotearen sintoma argiak zituela, eta zegokion dokumentazioa eskatu diotenean, egiaztatu dute ez zela ibilgailuaren titularra eta, gainera, ez zuela zegokion gidabaimenik. Aldi berean, konturatu dira autoaren sarraila behartuta zegoela eta aurrealdean kolpe bat zuela.
Zegozkion egiaztapenak egiten ari ziren bitartean, agenteek jakin ahal izan dute autoaren jabea polizia-egoitzan izan berri zela autoa egoera onean aparkatuta utzi duen lekutik lapurtu dutela salatzeko.
Horren aurrean, susmagarria atxilotu egin dute, eta, ondoren, Donostiako Ertzain-etxera eraman dute beharrezko eginbideak betetzera, gero Agintari Judizialaren eskuetan jartzeko.
25_0039 Donostia, arma zuri batekin egindako erasoaren egilea atxilotu dute Donostia, arma zuri batekin egindako…
En la presentación de la estrategia Euskadi Globala, el lehendakari, Imanol Pradales, sostuvo que “debemos…
La diputada de Movilidad, Turismo y Ordenación del Territorio, Azahara Domínguez, se ha reunido con…
La Audiencia de Gipuzkoa juzgará este mes a un hombre acusado de agredir sexualmente a…
El Ayuntamiento de Donostia ha hecho balance del Día de San Sebastián de 2025, que…
Los servicios de emergencia de la Comunidad foral han encontrado el cadáver del montañero de…