Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak eta ERNE, ESAN eta SIPE sindikatuek 2025-2028 Hitzarmen Arautzaile berriaren oinarriak adostu dituzte

Ertzaintzaren Negoziazio Mahaiak, Ertzaintzan ordezkaritza duten sindikatuekin (ERNE, ESAN, EUSPEL, SIPE) lan-harremanak negoziatzen diren esparruak, Akordio Arautzailea berritzeko oinarriak hitzartu ditu gaur goizean. Oinarri horiek 2025-2028 Akordio Arautzailea garatzeko esparru orokor gisa erabiliko dira. Aurreko hitzarmena 2013koa da, eta 2022an hasi ziren hura berritzeko negoziazioak. Segurtasun Sailak negoziazioei ekin zien berriro legegintzaldi honen hasieran. Gaurko bileran, ERNE, ESAN eta SIPE sindikatuek, Ertzaintzaren ordezkaritza sindikalaren hiru laurden baino gehiago eta Negoziazio Mahaiko ordezkaritza sindikalaren % 83 suposatzen dutenek, akordioa babestu eta izenpetu dute.

Eusko Jaurlaritzak eta sindikatuek gaur erdietsi duten akordioaren helburua da Ertzaintzak herritarrei ematen dien zerbitzua hobetzea eta modernizatzea, polizia integralaren izaera indartuz.

Gaur sinatutakoaren oinarriek, besteak beste, honako neurri hauek jasotzen dituzte Ertzaintzak eskaintzen duen zerbitzua hobetzeko:

  • Etengabeko prestakuntza sustatzeko garapen profesionalaren osagarria, Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eskutik garatuko dena.
  • Entrenamendu ebaluagarriak areagotzea, hobeto prestatutako ertzainak izateko.
  • Herritarrenganako hurbiltasuna eta arreta hobetzea, herritarren salaketak kalean bertan hartu ahal izateko gailu mugikorrekin.
  • Espezializazioa ikerketan, kasuak ahalik eta eraginkortasun handienarekin ebazteko.
  • Espezializazioa inteligentzian, egungo gizarteak planteatzen dituen erronka eta mehatxu berriei aurre egiteko.

Gaur lortutako akordioak 45 milioi euroko inbertsioa ekarriko du 2028ra bitartean, eta Segurtasun Saila, Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin batera, Ertzaintza berrantolatzeko eta berregituratzeko egiten ari den lanaren testuinguruan kokatzen da. Akordio berri honekin Ertzaintzaren baldintza orokorren markoa berritu gabeko 12 urteko aldia amaitzen da, eta Euskadi Berriaren segurtasun-erronkei batasunean aurre egitea ahalbidetuko du.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Detenido en Donostia-San Sebastián el presunto autor de una agresión sexual

25_0042 Detenido en Donostia-San Sebastián el presunto autor de una agresión sexual Detenido en Donostia-San…

4 horas hace

Bost pertsona atxilotu dituzte Zumarragako enpresa batean lapurtzeagatik

Ertzaintzako agenteek 24 eta 31 urte bitarteko bost gizon atxilotu zituzten atzo arratsaldean, Zumarragako enpresa…

4 horas hace

Detenido en Donostia cuando circulaba sin carnet, con un vehículo robado y bajo los efectos del alcohol

La madrugada de este miércoles la Ertzaintza ha detenido a un hombre de 32 años…

4 horas hace

El Athletic encaja su primera derrota ante el Besiktas

Después de que los leones cayeran por 4-1 ante el Besiktas, la clasificación del Athletic…

4 horas hace

El TSJPV tumba la exigencia de realizar deporte escolar para competir con un club deportivo de Gipuzkoa

Una sentencia emitida por el Tribunal Superior de Justicia del País Vasco (TSJPV) ha tumbado…

4 horas hace

Pactado un aumento salarial bruto mínimo de 4.200 euros por ertzaina para este año

La Mesa de Negociación de la Ertzaintza ha pactado las bases para renovar el Acuerdo…

4 horas hace