Categorías: albisteak-berriak

Bi atxilotu Bilbon eta Barakaldon, etxeetan egindako lapurretengatik

Azken orduotan, Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Bizkaiko hiriburuan eta Barakaldon etxe banatan egindako lapurretengatik. Atxilotuetako bat bizilagun baten etxebizitzan lapurretan harrapatu dute, eta bestea aldamio batetik eskalatuz etxebizitzan sartzen ari zenean.

Lehenengo atxiloketa atzo goizeko lehenengo orduan egin zuten Bizkaiko hiriburuan, Ertzaintzak Bilboko Santutxu auzoko atari bateko eskaileratan bi gizonen arteko borroka baten abisua jaso ondoren.

Bertaratu ziren polizia-baliabideek jakin ahal izan zutenez, borrokan ari ziren gizonetako batek bere etxean lapurretan harrapatu zuen bestea, eta bi telebista, arropa eta beste gauza batzuk eraman zituen. Agenteek bi gizonak banandu zituzten, eta eraikineko beste bizilagun baten bidez jakin zuten beste etxebizitza bateko atea ere manipulatu zuela baina ez zela barrura sartu. Horregatik guztiagatik, ustezko lapurra, eraikin berean bizi dena, atxilotu zuten.

Polizia-aurrekari ugari dituen atxilotua, 41 urtekoa, atzo arratsaldean jarri zuten agintaritza judizialaren eskuetan.

Lapurreta eskalatze bidez Barakaldon

Bestalde, gaur goizaldean 43 urteko beste gizon bat atxilotu dute Barakaldon, aldamio batetik igota etxebizitza batean sartu ondoren.  Eraikina hustuta zegoen eta birgaitzen ari ziren, aurretik gertatutako sute baten ondorioz. Inguruko bizilagun batek argia ikusi du goizaldeko ordu txikietan ustez inor bizi ez den etxebizitzetako batean, eta, lapurretan ari zitezkeela pentsatuta, Ertzaintza ohartarazi du. 

Bertaratu diren agenteak egituratik sartu dira eraikinean, eta laugarren solairura iritsi direnean, leiho bateko kristala hautsita ikusi dute.  Etxebizitzako gelak ikuskatzean, pertsona bat aurkitu dute komunean ezkutatuta, eta gailu elektronikoen kableak eta erremintak zituen poltsa bat kendu diote.

Ebidentzia horien aurrean, gizona etxe batean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu dute.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Las rachas de viento del suroeste pueden superar los 120 km/h

El Departamento de seguridad ha vuelto a activar un aviso amarillo por viento en Euskadi…

6 horas hace

Euskadiko Orkestra pone fin a la titularidad del director artístico de la formación

En la reunión celebrada ayer, el Consejo de Administración de Euskadiko Orkestra decidió poner fin…

6 horas hace

Gutun Zuria Bilbao, el Festival Internacional de las Letras, avanza la programación de su próxima edición

Las entradas para Gutun Zuria Bilbao se pondrán a la venta el próximo 3 de…

6 horas hace

La Diputación Foral de Bizkaia avanza en un ecosistema de cuidados en Abadiño con servicios diversificados y atención integral

La Diputación Foral de Bizkaia ha reafirmado su compromiso con la mejora de los servicios…

6 horas hace

Reabierta al tráfico la N-634 en Deba y entre Zarautz y Zumaia

Los tramos de la carretera N-634 que se han cerrado estos días por diversas incidencias…

6 horas hace

La almeja asiática llega a Gipuzkoa

La Agencia Vasca del Agua (URA) ha confirmado, por primera vez en Gipuzkoa, la presencia…

6 horas hace