Alberto Martínez Osasuneko sailburuak «Berrikuntza eta Osasuna» jardunaldian parte hartu du gaur Madrilen. Bertan, egungo premiari erantzun eta aldi berean etorkizuneko sistema prestatzeko apustua berretsi du
Euskadi lanean ari da etorkizuneko Osasun Datuen Euskal Bulegoa sortzeko. Tresna hori baliagarria izango da informazioa baliatuz plangintza eta ikerketa hobetzeko, eta, ondorioz, osasun-arreta bera hobetzeko.
Hala eman du jakitera gaur goizean Osasuneko sailburu Alberto Martinezek Tecnalia Zentro Teknologikoak —BRTA-Basque Research Technology Alliance-ko kidea— antolatutako «Berrikuntza eta Osasuna» jardunaldian, Telefonicak Madrilen duen egoitzan.
Osasun-berrikuntzaren arloko 200 adituren aurrean egindako mahai-inguruan, Martinezek berrikuntza-politikaren defentsa argia egin du, kudeaketa optimizatzeko tresna gisa. 2025-2028 Osasun arloko I+G+b Plan berriak lehentasunezko lan-eremutzat hartuko du Euskadiko osasun datuen kudeaketa.
“Europako Osasun Datuen Esparruaren estrategiak erreakzionatzera behartzen ditu herrialdeak, eta guk ondoen prestatuta egonez iritsi nahi dugu, osasun-datuak modu irekian erabiltzea errealitate bat den unera” baieztatu du sailburuak. “Horretarako – gaineratu du- Estrategia propioa izango dugu, Europarekin lerrokatua, Euskadiren potentzial teknologiko industriala aprobetxatuz, datuaren kudeaketak sortuko dituen soluzio berritzaileek Euskadiko osasun-sistema publikoaren eta herritarren hobekuntza ekar dezaten”.
Ildo horretan, Euskadik balioan oinarritutako osasun-eredu berri baten oinarriak ezartzeren beharra azpimarratu du Martínezek. Osakidetzak Lehen Mailako Arreta eta ospitale-arreta modu integratuan kudeatzen dituen Europako sistema publiko bakar gisa duen ezagutza metatua aprobetxatuz.
Egungo premiari erantzutea eta etorkizunerako sistema optimizatu bat prestatzea
Osasun sailburuak azpimarratu duenez, profesionalen ahaleginarekin eta inplikazioarekin batera, Osakidetzan berrikuntza eta teknologia izan dira tresnak, eta oraindik ere hala dira, osasun-zerbitzuak eskatzen dituen premiarik handienei erantzuteko, hau da, Lehen Mailako Arretarako irisgarritasuna hobetzea eta ebakuntza kirurgikoetarako itxaron-zerrendetan denbora murriztea —batez beste 52 egun ingurukoa da—, pandemiaren aurreko itxaronaldietara hurbilduz.
Horrela, Osasun Saila premiarik larrienak konpontzeko prozesuetan murgilduta dago, etorkizuneko osasun-sistemaren diseinua eta proiekzioa alde batera utzi gabe. Martinezen hitzetan, «egungo premian lanean ari gara, jakitun baikara mundu mailako osasun-sistema aurreratu guztiek emango duten jauzi kualitatiboa prestatzeko unea iristen ari dela. Une horretan, datuaren kudeaketa oso baliabide beharrezkoa eta preziatua bihurtuko da».
Berrikuntza-proiektuak lehen mailako arretan eta arreta espezializatuan
Bere hitzaldian, Alberto Martinez sailburuak aipatu du indarrean dagoen Eraldaketa Digitaleko Planaren bitartez Osakidetzak egindako apustu teknologiko eta digitala.
Zehazki, osasun-arreta publikoaren eraldaketa digitalerako 100 milioi euroko inbertsioa nabarmendu du, lau ikuspegitatik:
Azken batean, osasun-sistemak bere kudeaketaren emaitzak pazienteekiko inpaktuan kuantifikatu eta neurtu ahal izatea da helburua. Eta, hain zuzen ere, esparru horretan aurreikusten da etorkizuneko Osasuneko Datuen Gune bat sortzea, eta horrek aurretiazko urrats batzuk eskatuko ditu, hala nola Osasunaren Datuaren Euskal Bulego hau sortzea.
* Argazkia:
– Alberto Martínez, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua
– Jesús Valero, Tecnaliako zuzendari nagusia
– Nerea Briz, TECNALIAko Osasun zuzendaria
2025. denboraldiko berritasuna da toldoen zerbitzua irailaren 30era arte luzatuko dela 2025eko martxoaren 20an, eguzkitakoen…
Otsailaren 14an hasiko da, Digitalentu eta Brain and Code enpresek bultzatuta. Programa honek 80 enpresa…
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu Denis Itxaso sozialistak gaur iragarri duenez, bere sailak…
‘Transport Ticketing Award’ sarirako izendatu dute ‘2025eko ticketing sistema adimendunik onenaren’ kategorian Sarietarako izendapena Dbus…
El Departamento de seguridad ha vuelto a activar un aviso amarillo por viento en Euskadi…
En la reunión celebrada ayer, el Consejo de Administración de Euskadiko Orkestra decidió poner fin…