Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Osasun Ministerioari eskatu dio dagokion eskumen-erantzukizuna bere gain hartu eta mediku faltaren arazoari behingoz heltzeko, hori baita Ministerioaren eskumen nagusia.
Radio Popular-Herri Irratiari eskainitako elkarrizketa batean, sailburuak Lehen Mailako Arretan erretiro-adina atzeratzea eskatu du, besteak beste, datozen 3 urteetan espero diren 500 erretiroak arintzeko.
Nolanahi ere, Alberto Martínezek azpimarratu duenez, Estatuaren eskumeneko neurriak alde batera utzita, Euskadik gizartearen benetako beharrei erantzuteko eta une oro ahalik eta osasun-arreta onena bermatzeko egiten ari den ahaleginean zentratuta jarraitzen du.
Adierazi duenez, osasun-sistema indartsu eta eraginkorra dugu, beti hor dagoena benetako arazoak konpontzeko. «Azpiegiturak ditugu, langileak ditugu, itxaron-zerrendak kontrolatzen ditugu, eta osasun pribatuari eskainitako ehunekoa Europako txikienetakoa da», gaineratu du. Orain, Osakidetza baloratu eta zaintzea da kontua, eunero 100.000 pertsonak baino gehiagok erabiltzen duten osasun-zerbitzua. Lau hamarkadatan pertsona guztien eskubideen berdintasunaren bermatzaile gisa jardun duen harribitxia izan da, eta hala izaten jarraituko du.
Eta, hain zuzen ere, norabide horretan kokatzen dira Osasun Saila etengabe ezartzen ari den neurriak, herritarrei ahalik eta arreta onena ematen zaiela bermatzea. Hala, gogorarazi du, beste jarduera batzuen artean, Lehen Mailako Arreta indartu dela, medikuen defizita arintzeko desburokratizazio-neurriak jarri dira martxan, 358 plaza esleitu dira eta Enplegu Eskaintza Publikoetarako deialdiak, betetzen zailak diren plazetarako berariazko bat barne. Horren ondorioz, Lehen Mailako Arretan 1,7 egunera murriztu da, batez beste, pazienteak artatzeko denbora.
El Departamento de seguridad ha vuelto a activar un aviso amarillo por viento en Euskadi…
En la reunión celebrada ayer, el Consejo de Administración de Euskadiko Orkestra decidió poner fin…
Las entradas para Gutun Zuria Bilbao se pondrán a la venta el próximo 3 de…
La Diputación Foral de Bizkaia ha reafirmado su compromiso con la mejora de los servicios…
Los tramos de la carretera N-634 que se han cerrado estos días por diversas incidencias…
La Agencia Vasca del Agua (URA) ha confirmado, por primera vez en Gipuzkoa, la presencia…