Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua eta Xabier Legarreta Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordea Grainne O’hararekin, Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisarioaren Bulegoaren (ACNUR) ordezkari berriarekin, eta Maria de Zabalarekin, ACNURek Espainian duen bulego horretako Soluzio Iraunkorren taldearen arduradunarekin, elkartu dira.
Bileran, Melgosak eta O’harak Eusko Jaurlaritzak eta ACNURek duten lankidetzan sakondu ahal izan dute. Zehazki, Babesletza Komunitarioa programak bost urtetik gora daramatza Espainiako Gobernuarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan Estatura ACNURen bidez iritsi diren errefuxiatuak Euskadin hartzen, eta laguntasun handiagoa eskaintzen die tokiko laguntza-sareen bidez.
Harrera-eredu horretan, administrazio publikoen, gizarte-erakundeen eta gizarte zibilaren artean hartzen dute ekimena eta erantzukizuna, eta, aldi berean, herritarrei aukera ematen zaie errefuxiatuak integratzeko prozesuan laguntzeko lanean zuzenean parte hartzeko.
Joan den abenduan, Euskadik familia berriak hartu zituen programa honen barruan, modu horretan hirugarren edizioari hasiera emanez, eta, gainera, Eusko Jaurlaritzak Bilboko Elizbarrutiko Caritasekin, Gizarteratzeko Loiolaetxea Elkartearekin, Alboan Fundazioarekin eta Ignacio Ellacuria Gizarte Fundazioarekin lankidetzan jardun du hirugarren edizioan programa finantzatzen jarraitzeko, helburu horretara 95.000 euro bideratuz.
Babesletza Komunitarioa programan, tokiko taldeak erreferentziatzat eta katalizatzailetzat hartzen dira, ugaltzen diren loturak sortuz. Lehenengo bi edizioetan Euskadik hirurogei pertsona inguru hartu zituen eta hamar talde sortu ziren Gasteizen, Bilbon, Zallan, Arrigorriagan, Portugaleten, Donostian eta Tolosan. Hirurogeiren bat boluntariok osatutako talde horiek diruz lagundutako erakundeen antolaketa dute, Eusko Jaurlaritzaren laguntza izateaz gainera.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak berriki onartu zuen 50.000 euroko dirulaguntza ematea ACNUR – Euskal Batzordeari, Ukrainako gatazkaren ondorioz errefuxiatuak eta desplazatuak babesteko eta haiei larrialdiko laguntza emateko. Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisarioak laguntza eskatu zuen Ukrainan egoera ahulean dauden nazioarteko babesaren eskatzaileak babesteko eta haiei laguntza emateko, eta Eusko Jaurlaritzak dei horri erantzun dio herrialde mugakideetako errefuxiatuak nazioartean babesteko prozesuan laguntzeko, Ukrainako larrialdiaren testuinguruan oinarrizko premien zerbitzuetarako sarbidea ziurtatuz.
2025. denboraldiko berritasuna da toldoen zerbitzua irailaren 30era arte luzatuko dela 2025eko martxoaren 20an, eguzkitakoen…
Otsailaren 14an hasiko da, Digitalentu eta Brain and Code enpresek bultzatuta. Programa honek 80 enpresa…
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu Denis Itxaso sozialistak gaur iragarri duenez, bere sailak…
‘Transport Ticketing Award’ sarirako izendatu dute ‘2025eko ticketing sistema adimendunik onenaren’ kategorian Sarietarako izendapena Dbus…
El Departamento de seguridad ha vuelto a activar un aviso amarillo por viento en Euskadi…
En la reunión celebrada ayer, el Consejo de Administración de Euskadiko Orkestra decidió poner fin…