Webgune berri bat pertsonekin dugun harremana hobetzek

Kontsumobidek, Kontsumoko Euskal Institutuak, webgune korporatibo berria sareratu du. Aurreko webgunearen aldean egin diren aldaketak nabarmenak dira diseinutik hasita, argiagoa, minimalistagoa eta garbiagoa baita.

Kontsumobidek hainbat helburuekin ekin zion webgunea berritzeari.

  1. Kontsumitzaileei Kontsumobiden gehien eskatzen dituzten izapideak egiten laguntzea.
  2. Kontsumitzaileekiko komunikazioa hobetzea, informazioa modu erraz, atsegin eta ulergarrian eskura dezaten.
  3. Administrazioa, eta kasu zehatz honetan Kontsumoko Euskal Institutua, gizartearengana hurbiltzea, erabiltzailearen esperientzia hobetuz eta euskarri berrietara, batez ere, mugikorren euskarrietara moldatzen lagunduz.

Komunikazio argia

Webgunearen aldaketa prozesu luze baten emaitza da. Webgunearen analisiarekin hasi zen, erabiltzaileek gehien eskatzen zituzten zerbitzuak eta gehien bisitatzen zituzten atalak zein ziren jakiteko.

Bigarren fasea  SEO eskakizunetara egokitutako web-eredu eskuragarriagoa diseinatzea izan zen.

Garrantzi berezia izan dute testuak berrikusteak eta erabaki estrategikoak hartzeak, besteak beste, Euskadiko kontsumitzaileengana zuzentzeko modua. Komunikazio Argian aditua den agentzia batekin lan egin dugu, eta diziplina horretan gidatu eta trebatu gaituzte.

Zerbitzu eraginkorra emateko bokazioa

Nolanahi ere, helburua argia da: irisgarriak, ulergarriak eta ulertuak izatea Kontsumoko Euskal Institutu gisa, gure eginkizun informatzailea eta hezitzailea indartzeko, bai eta Euskadiko pertsonei kudeaketak errazteko ere.

Une honetan, fase konplexuenari ekin zaio. Webgunea herritar guztientzat dago eskuragarri, eta espero dugu ekarpenak, kexak eta iradokizunak jasotzea egunez egun hobetu ahal izateko.

Tontxu Rodríguez Kontsumobideren zuzendariak paradigma-aldaketaren garrantzia azpimarratu du: “garena kontatzetik jendeari entzutera pasatu gara, horixe baita gure funtziorik garrantzitsuena: entzutea eta irtenbideak ematea kontsumitzaileen eskubideak babestu ahal izateko. Kontsumobideko aurreko zuzendariak hasi zuen eta diziplina anitzeko lantalde profesional batek gauzatu duen prozesua amaitzea egokitu zait niri. Orain herritarren txanda da, jendeari entzun nahi diogu ete erantzun egokiak eta eraginkorrak eman nahi dizkiogu, behar dutenari erantzun ahal izateko.