25_0047 Bi atxilotu Abadiñon, desobedientziagatik eta erresistentziagatik
Servicio de prensa
2025-01-28
Ertzaintzako agenteek 50 eta 51 urteko bi gizon atxilotu dituzte Abadiñon, desobedientzia- eta erresistentzia-delituak leporatuta, patruila batek ustez legez kontrako zerbait egiten ari zirenean harrapatu eta haren aginduei jaramonik egin gabe ihes egin ondoren.
Atzo gaueko hamaikak baino lehentxeago, herritar batek Ertzaintzari jakitera eman zion bi pertsona kablea erretzen ari zirela Atxarte inguruko baso-pista batean.
Bertan zeuden pertsonek, polizia-ibilgailua ikustean, auto batean igo eta abiadura handian ihes egin zuten, agenteen aginduei jaramonik egin gabe. Atzetik segi ondoren, susmagarrien ibilgailuak pistako ezponda jo zuen, eta berriz ihes egiten saiatu ziren atxilotu zituzten agenteei aurre eginez.
Kableari su ematen ari ziren lekuan, eta presaka ihes egin izanaren ondorioz, sute bat piztu zen, eta Foru Aldundiko suhiltzaileek itzali behar izan zuten.
Bi atxilotuak gaur goizean bertan jarri dituzte agintari judizialaren eskuetan, eta Ertzaintzak kablearen jatorria ikertzen jarraitzen du.
El Departamento de seguridad ha vuelto a activar un aviso amarillo por viento en Euskadi…
En la reunión celebrada ayer, el Consejo de Administración de Euskadiko Orkestra decidió poner fin…
Las entradas para Gutun Zuria Bilbao se pondrán a la venta el próximo 3 de…
La Diputación Foral de Bizkaia ha reafirmado su compromiso con la mejora de los servicios…
Los tramos de la carretera N-634 que se han cerrado estos días por diversas incidencias…
La Agencia Vasca del Agua (URA) ha confirmado, por primera vez en Gipuzkoa, la presencia…