Osasun Departamentuak 1,7 milioi euro baino gehiago deitu ditu Nafarroako osasun komunitarioa sustatzeko laguntzetarako

Osasun Departamentuak, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (NOPLOI) bidez, zortzi diru-laguntza deialdi argitaratu ditu NAOn, osasuna sustatzeko programa komunitarioak finantzatzeko. Deialdi horiek 1.755.551 euroko zuzkidura dute guztira, eta helburu dute gizarte ekintza bultzatzea, taldeen eta komunitateen osasuna, ongizatea eta bizi kalitatea bultzatzeko eta hobetzeko, horretarako sareko lanean eta ekintza edo jarduera horren xede den biztanleriaren parte hartzean oinarrituta.