Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregik bilera bat izan du gaur arratsaldean Laudioko Guardian Glass enpresako arduradun nagusiekin. Enpresaren jabetza bertan adierazi dio sailburuari prest dagoela Laudioko plantako labea modu kontrolatuan itzaltzeko, Eusko Jaurlaritzaren proposamena aintzat hartuta. Horrek labearen osotasuna bermatuko du, bai eta haren fidagarritasuna eta segurtasuna ere.
Planifikatutako hoztea prozesu kontrolatu bat da, eta irismen egokia du, labearen baldintza kritikoaren arabera. Prozesu honen exekuzioak segurtasun-neurri eta prebentzio-protokolo zorrotzenak jarraituko ditu.
Bileraren ostean, sailburuak nabarmendu du labea pixkanaka itzaltzeko enpresak onartu duen prozesu horrek esan nahi duela «labearen etorkizuna ez duela hipotekatuko», eta horrek «inbertitzaile berriak eta industria-proiektu berriak sartzea erraztuko duela». Guardianek onartu du Eusko Jaurlaritza izatea inbertitzaile horiekiko elkarrizketaren buru.
Zentzu horretan, sailburuak adierazi du Jaurlaritzak enpresari eskatu ziola kontrolatu gabeko hozte-eragiketarik ez egitea. Hasiera batean enpresak iragarri zuen hori egingo zuela, eta horrek «labea berreskuraezina» izango zela suposatuko zuen.
Sailburuak enpresa-batzordeari eskatu dio adostutako gutxieneko zerbitzuak betetzea. «Ezinbestekoa da lantegiko langileek hozte kontrolatuko eta pixkanakako prozesu horretan laguntzea. Etorkizuneko inbertsioei aukera bat emateko modua da».
Hortaz gain, sailburuak iragarri duenez, «prozesua berme guztiekin egiten dela ziurtatzeko», Eusko Jaurlaritzak «teknikari-talde bat bidaliko du, Osalan, Industria eta Ingurumeneko ordezkariekin. Labearen egoera erreala egiaztatzea eta hozte kontrolatuaren jarraipena egitea du helburu, eta baita
kontrolatutako hozte-plana aztertzea eta eragiketaren jarraipena egitea ere».
Topaketan, enpresaren jabeek jakinarazi dute Guardianek behin betiko erabakia hartu duela lantegia lehenbailehen ixteko eta haren jarraitutasunean ez inbertitzeko, labearen karga-horman antzemandako matxura larria eta eta ez dutela etorkizunerako bideragarritasun-planik ikusten argudiatuta».
2025. denboraldiko berritasuna da toldoen zerbitzua irailaren 30era arte luzatuko dela 2025eko martxoaren 20an, eguzkitakoen…
Otsailaren 14an hasiko da, Digitalentu eta Brain and Code enpresek bultzatuta. Programa honek 80 enpresa…
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu Denis Itxaso sozialistak gaur iragarri duenez, bere sailak…
‘Transport Ticketing Award’ sarirako izendatu dute ‘2025eko ticketing sistema adimendunik onenaren’ kategorian Sarietarako izendapena Dbus…
El Departamento de seguridad ha vuelto a activar un aviso amarillo por viento en Euskadi…
En la reunión celebrada ayer, el Consejo de Administración de Euskadiko Orkestra decidió poner fin…