Otsailaren 14an hasiko da, Digitalentu eta Brain and Code enpresek bultzatuta. Programa honek 80 enpresa baino gehiagotako 220 pertsona baino gehiago prestatu ditu, eta balorazio positibo zabala du.
Adimen artifiziala (AA) gero eta erronka handiagoa da agertoki industrialean. Batzuetan mehatxutzat hartzen bada ere, enpresek aliatu estrategikotzat hartu behar dute lehiakortasuna handitzeko. Hori nola lortu erakustea da IndustrIA programaren helburua. Programa Digitalentuk eta Brain and Codek antolatzen dute, eta otsailaren 14an hasiko da laugarren edizioa.
Antolatzaileek adierazi dutenez, “Estatu mailan industria-enpresarentzat AA sortzailean espezializatutako lehen programa da“. Sektorearen erronkei aurre egiten laguntzeko neurrira egina dago. Ez du aurretiko prestakuntzarik behar, eta espezializazio-modulu hauek ditu: zuzendaritza nagusia eta zerbitzu nagusiak; marketina eta salmentak; saldu ostekoa eta bezeroarentzako arreta; ekoizpena, biltegia eta kalitatea; eta elkarrizketa-eragileak. Izen-ematea prestakuntza-ibilbide batean baino gehiagotan egin ahal izango da.
Parte-hartzaileek, gainera, zeharkako ezagutzaren modulu komun bat izango dute, bai eta tutoretza-saioak eta ezagutzak eguneratzeko saioak ere. “Programa batez ere ikuspegi praktikoarekin diseinatuta dago, eta aurkeztutako erabilera-kasuak eta tresnak industria-enpresaren egunerokoan zuzenean aplikatu ahal izatea du helburu”, diote antolatzaileek. Guztira, IndustrIArekin 80 enpresatik gorako 220 pertsona baino gehiagori eman zaie prestakuntza, eta 5etik 4,7ko balorazio orokorra du.
Izena emateko epea zabalik dago, plaza mugatuekin eta % 20ko deskontuarekin urtarrilaren 31ra arte. FUNDAEk eta TRIPARTITAk hobaria ematen diote prestakuntzari. Ikusi hemen programa.
SPRI Taldeak enpresei laguntzen die 2024ko Adimen Artifizial Aplikatua eta Datuaren Estrategia laguntza-programaren bidez. Programa horrek Euskal Autonomia Erkidegoko konpainietan AAren erabileran oinarritutako proiektuak babesten ditu, frogapen-efektua dutenak eta Euskadin teknologia horren eskaintza eta eskaria aktibatzea ahalbidetzen dutenak, enpresei lehiakortasuna handitzeko tresnak emateko helburuarekin.
2025. denboraldiko berritasuna da toldoen zerbitzua irailaren 30era arte luzatuko dela 2025eko martxoaren 20an, eguzkitakoen…
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu Denis Itxaso sozialistak gaur iragarri duenez, bere sailak…
‘Transport Ticketing Award’ sarirako izendatu dute ‘2025eko ticketing sistema adimendunik onenaren’ kategorian Sarietarako izendapena Dbus…
El Departamento de seguridad ha vuelto a activar un aviso amarillo por viento en Euskadi…
En la reunión celebrada ayer, el Consejo de Administración de Euskadiko Orkestra decidió poner fin…
Las entradas para Gutun Zuria Bilbao se pondrán a la venta el próximo 3 de…