Categorías: albisteak-berriak

Amaierako topaketa batekin itxi da B-WOMENIN Globalaren lehenengo edizioa eta helburu berriak zehaztu ditu nazioartekotzean emakumeen lidergoa sustatzeko

B-WOMENIN Global Meeting & Expanding 2024 programaren lehen edizioa ixteko, topaketa bat egin da aste honetan nazioartekotzearekin lotutako 30etik gora profesionalen partaidetzaz, eta sei saiotan modu aktiboan lagundu dute horren garapenean, orain arteko lorpenen balantzea eginez eta estrategia berriak zehaztuz enpresen nazioartekotzean emakumeen presentzia bultzatzen jarraitzeko.

B-WOMENIN Eusko Jaurlaritzaren ekimena da, SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak antolatutakoa, eta amaierako ekitaldia Otalora prestakuntza-zentroan egin zen, Aretxabaletan (Gipuzkoa), MONDRAGONen laguntzaz.

Topaketan, Nagore Bonilla BasqueTradeko zuzendari nagusiak argi utzi zuen “B-WOMENIN Global funtsezko gunea izan dela enpresen nazioartekotzean emakumeen talentua sustatzeko, emakume gehiago animatuz sektore horretan lan egitera”. Gainera, MONDRAGONekin batera gauzatutako lehen edizio honen itxierak norabide horretan aurrera egiten lagunduko duten ekimenak bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berresten duela nabarmendu zuen.

Bestalde, MONDRAGONeko Leire Mugerza Batzorde Iraunkorreko eta Kongresuko presidenteak beren-beregi nabarmendu zuen enpresa-ingurunean aukera-berdintasuna sustatzeko lankidetza-sare sendoak sortzearen garrantzia. Haren hitzetan, “B-WOMENIN bezalako ekimenak funtsezkoak dira egungo testuinguru globalizatuan hain garrantzitsuak diren emakumezko erreferenteak ikusarazteko eta lan-ingurune inklusiboagoak sustatzeko”.

Lan-bileran parte-hartu zutenek ikasitakoak eta programaren alderdirik baloratuenak aztertu zituzten, honen inpaktua indartzen lagun dezaketen ekimen berriei buruz eztabaida egiteaz gain. Lankidetza bidezko dinamiken laguntzaz, agerian utzi zen sektorean emakume liderrak inspiratu eta ikusarazteko moduko espazioak sortzen jarraitzeko premia, networking eta mentoringaren eginkizuna indartuz, garapen profesionalerako funtsezko tresnatzat.

Era berean, erronka horiei elkarlanean eta lerrokatuta ekitearen garrantzia azpimarratu zen, ekosistemako eragileen eta egungo emakume-sareen arteko lankidetza indartuz. Ildo horretan, Arantxa Tapia PWN Bilbaoren ordezkariak ezagutzera eman zuen nazioarteko eremuan emakumeak lidergo-posizioetara iristea eragozten duten oztopoak ezabatzen lagun dezaketen balizko sinergia eta lankidetza-aukerei buruzko ikuspegia.

Jardunaldiaren amaieran antolatutako networking-ekintzan, partaideen arteko komunitate-sena indartu eta B-WOMENIN Global programaren barruan etorkizuneko ekintzetarako oinarriak ezarri ziren. “Lehen pausoak eman ditugu lan honi jarraipena emateko moduko proiektuak garatzen jarraitzeko. Nazioartekotzean B-WOMENIN Global emakumeen lidergoa bultzatzeko erreferente bihurtzea da gure helburua”, adierazi zuen Bonillak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Donostia, hiru atxilotu Alde Zaharrean pertsona bati egindako erasoagatik

Ertzainek 28, 20 eta 19 urteko hiru gazte atxilotu dituzte gaur goizaldean Donostian pertsona bati,…

1 hora hace

Errenteria ya es zona tensionada

El Boletín Oficial del Estado recogió ayer el nombramiento de Errenteria como zona tensionada, después…

1 hora hace

Osakidetza pone en marcha la nueva Unidad de Covid Persistente

Este mismo mes de febrero se pondrá en marcha la nueva Unidad de Covid Persistente…

1 hora hace

La campaña de Navidad genera un impacto económico de 24 millones de euros en Donostia

Los datos recogidos por el Ayuntamiento de Donostia indican que la camapaña de Navidad llevada…

1 hora hace

La Agencia Vasca Antidopaje pide explicaciones a la ACT por irregularidades en el control realizado a Cristian Garma

Tras detectar irregularidades en el control antidoping realizado a Cristian Garma, patrón de San Pedro,…

1 hora hace

Una persona herida en un accidente entre tres vehículos en la carretera N-1, a la altura de Villabona

A las 07:40 horas de esta mañana se ha registrado un choque entre dos turismos…

1 hora hace