Categorías: albisteak-berriak

Osakidetzak otsailaren 1ean San Martingo EAG jarriko du martxan Gasteizen

Errefortzu-puntu horrek premiazkoak ez diren larrialdiak dituzten pazienteak artatuko ditu asteburuetan eta jaiegunetan, 9:00etatik 24:00etara

Gaur, urtarrilak 30, Arabako ESIko zuzendaritza-taldeak, zuzendari kudeatzailea Enrique Bárezek gidatuta, komunikabideekin egindako topaketa batean parte hartu du, San Martingo EAGn, larunbatean, otsailaren 1ean, abian jartzeari buruz informatzeko.

San Martingo errefortzu-puntua martxan jartzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak osasun-sistema publikoa indartzeko eta Arabako herritarren beharrei eraginkortasunez erantzuteko hartu duten konpromisoaren adibide dela nabarmendu du Baréz-ek. Arabako ESIko zuzendari kudeatzaileak adierazi du, halaber, urrats horrek Lehen Mailako Arretako sarea etengabe hobetzen duela eta osasun-larrialdiei erantzuteko gaitasunari laguntzen diola, eta, horrela, Gasteizen gertuko eta kalitatezko osasun-arreta indartzen dela. San Martingo EAGko jardueraren hasierak biztanleen eskaeretara egokitutako osasun-sistema eraikitzeko etengabeko ahalegina sinbolizatzen du, pertsonak beren kudeaketaren erdigunean jarriz.

EAG San Martingo Osasun Zentroan kokatzeko erabakia herritarren beharrak kontuan hartu dituen azterketa baten ondoren hartu da eta osasun-profesionalekin adostu da.

Errefortzu-puntu hori Gasteizko Teodoro Dublang Margolariaren kaleko 23. zenbakian dago, eta premiazkoak ez diren larrialdiak dituzten pazienteak artatuko ditu asteburuetan eta jaiegunetan, 9:00etatik 24:00etara.

San Martingo EAGk, txanda bakoitzean, talde bat izango du, honako hauek osatua: fakultatiboak (3 + 1 BAME), erizainak (3 + 1 BAEE), administrariak (2) eta zerbitzuko laguntzaileak (1). Dotazio hori azken 10 urteetan Gasteizko EAGetan artatutako pazienteen zifrak aztertu ondoren zehaztu da.

Zerbitzu-eskaintza

San Martingo EAGk sintoma arinentzako arreta eskainiko du, hala nola katarroa, sukarra, arnasteko zailtasuna, mina, beherakoa, goragalea, gernu-sintomak, zauriak, erredurak, hozkadak, ziztadak, sudurreko odoljarioa, traumatismoak, zorabioak, bertigoak eta erreakzio alergikoak.

Gainera, injektagarriak edota atzeraezinak diren txertoak ematen dira, hala nola antitetanikoa, eta urgentziazko kontrazepzioa ematen da (biharamuneko pilula). Era berean, zundak edo bendajeak bezalako gailuak jarri, zaindu eta kentzen dira, eta gorputz arrotzak (larruazalekoak, belarrietakoak, begietakoak, etab.) erauzten dira.

Egiten diren oinarrizko proba diagnostikoen artean, honako hauek sartzen dira: elektrokardiogramak (ECG) bihotzeko arazoen hasierako ebaluaziorako, glukosa kapilarraren neurketa, infekzioak, haurdunaldikoak eta abar detektatzeko test azkarrak, eta bizi-konstanteen monitorizazioa (bihotz-maiztasuna, tentsio arteriala eta oxigeno-saturazioa).

EAGko langileek sendagaiak errezetatu eta premiazko kontsultak ebatzi ditzakete sendagaiak uztartzeari buruzko gaietan. Pediatriako arreta ere eskaintzen da patologia akutuak ebaluatzeko 6 urtetik gorako pazienteetan, erreferentziazko pediatrarekin osasun-zentroan hitzordua izan arte itxaron ezin dutenean. Behar izanez gero, ospitaleko Larrialdietako Zerbitzura edo beste espezialitate batera bideratzen da pazientea.

Arabako ESIko Etengabeko Arretako Guneko ordutegia:

  • Olagibel:
    • Astelehenetik ostiralera: 17:00etatik 24:00etara.
    • Larunbatak, igandeak eta jaiegunetan: 9:00etatik a 24:00etara.
  • San Martin:
    • Larunbatak, igandeak eta jaiegunetan: 9:00etatik a 24:00etara.
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Donostia, hiru atxilotu Alde Zaharrean pertsona bati egindako erasoagatik

Ertzainek 28, 20 eta 19 urteko hiru gazte atxilotu dituzte gaur goizaldean Donostian pertsona bati,…

57 mins hace

Errenteria ya es zona tensionada

El Boletín Oficial del Estado recogió ayer el nombramiento de Errenteria como zona tensionada, después…

57 mins hace

Osakidetza pone en marcha la nueva Unidad de Covid Persistente

Este mismo mes de febrero se pondrá en marcha la nueva Unidad de Covid Persistente…

57 mins hace

La campaña de Navidad genera un impacto económico de 24 millones de euros en Donostia

Los datos recogidos por el Ayuntamiento de Donostia indican que la camapaña de Navidad llevada…

57 mins hace

La Agencia Vasca Antidopaje pide explicaciones a la ACT por irregularidades en el control realizado a Cristian Garma

Tras detectar irregularidades en el control antidoping realizado a Cristian Garma, patrón de San Pedro,…

57 mins hace

Una persona herida en un accidente entre tres vehículos en la carretera N-1, a la altura de Villabona

A las 07:40 horas de esta mañana se ha registrado un choque entre dos turismos…

57 mins hace