25_0052 Gizon bat atxilotu dute Bilbon indarkeriaz lapurtzeagatik
Erasotzaileak 3 aldiz sastatu du biktima labana batekin
Prentsa zerbitzua
2025-02-01
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur goizaldean Bilbon, indarkeriaz egindako lapurreta delitu bat egotzita. Erasotzaileak biktimari eraso egin zion metroaren irteeran, bere gauzak lapurtzen saiatzeko, eta 3 labankada eman zizkion.
Gertakariak gaur, larunbata, goizeko sei eta erdiak aldera izan dira, Bilboko Santutxu auzoan. Biktima metrotik irten zen etxera itzultzeko, eta gizon batek eraso egin zion bidean. Hiru labankada eman zizkion, bi saihetsean eta bat kokotsean.
Erasotuak etxera iristea lortu zuen, eta larrialdietako zerbitzuei laguntza eskatu zien. Ertzaintzaren patruila bat eta osasun-zerbitzuak berehala bertaratu ziren, eta Basurtuko Ospitalera eramatea erabaki zuten.
Agenteek bertan jasotako informazioaren ondorioz, ustezko egilea atxilotu dute. 22 urteko gizon bat da, eta aurrekariak ditu antzeko gertakariengatik.
Atxilotua eraman egin dute dagozkion eginbideak egiteko, eta epailearen esku utziko dute horiek amaitu ondoren.
Ertzaintzako agenteek bi pertsona atxilotu zituzten atzo eguerdian Hernanin, ustez bizilekua bortxatzeagatik, eta beste bi…
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Irunen, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Atxilotuei kokaina eta…
25_0050 Pertsona bat hil da Basaurin izandako sute batean Pertsona bat hil da Basaurin izandako…
Ertzainek 28, 20 eta 19 urteko hiru gazte atxilotu dituzte gaur goizaldean Donostian pertsona bati,…
El Boletín Oficial del Estado recogió ayer el nombramiento de Errenteria como zona tensionada, después…
Este mismo mes de febrero se pondrá en marcha la nueva Unidad de Covid Persistente…