Eusko Jaurlaritzaren, foru-aldundien eta federazioen arteko bilera Lakuan
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak ehiza-baimena arautzen duen dekretuaren aldaketari eta Ehiza Legeari buruzko bileran parte hartu du Lakuan. Topaketan, ekarpenak jasotzeko aldez aurretik egindako bileren ondoren, adostasuna lortu da martxoaren 17ko 2/2011 Ehiza Legearen 2. artikulua, ehizaren definizioarena, aldatzeko proposatutako testuan.
Ehiza-baimena eta ehizatzeko gaitasunaren azterketa arautzen dituen dekretua aldatzeko, federazioen ordezkariek, foru-aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak akordioaren oinarrizko zirriborroa zehaztu dute.
“Bilera arina izan da, eta ikuspegiak, iritziak eta beharrak azaldu dira. Horren ondorioz, Legearen 2. artikulua aldatzen duen testua eta Dekretua aldatzeko zirriborroa adostu ahal izan ditugu” laburbildu du Oneka Zaballak, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Abeltzaintza zuzendariak.
Bileran izan dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ehiza Federazioak, David Fernández Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza zuzendaria, Roberto Cañón Bizkaiko Foru Aldundiko Naturguneen eta Zerbitzu Orokorren Kudeaketako zuzendariordea, Jorge Garbisu, Oneka Zaballa Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzako eta Aholkularitza Juridikoko teknikariak.
Bileraren ostean, parte-hartzaileak pozik agertu dira Gipuzkoako ehiztariek bertan behera utzita zituzten basurdeen uxaldiak eta ehiza berriro abian jarriko direlako. “Gure landan eta mendietan basurdeen gehiegizko populazioa naturalizatzen laguntzen dutenen lana ona da, errepideetan istripuak murrizten eta laboreetan eta plantazioetan kalteak saihesten laguntzen baitute”, aipatu dute.
“Ehiztarien lan hori beharrezkoa da, izan ere, basozainekin batera, inork baino hobeto ezagutzen dute ingurunea, natura errespetatzen dute eta jasangarritasuna zaintzen dute”, erantsi du Oneka Zaballak.
25_0066 Ingresa en prisión el detenido por el homicidio de su madre en Irun Ingresa…
El encuentro ha reunido a 40 entidades del clúster GK Recycling para definir estrategias innovadoras…
El hombre de 47 años de edad detenido este pasado miércoles por asesinar con un…
A partir de las 21:00 horas y hasta las 09:00 horas de mañana, sábado, el…
El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco (TSJPV) ha inadmitido a trámite el último recurso presentado por…
En el partido que enfrentará al Athletic Club y al Girona FC el próximo 8…