Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak proposamen berriak aurkeztu ditu sukaldeko eta garbiketako langileen baldintzak hobetzeko eta elkarrizketarako konpromisoa berretsi du

Joan den abendutik, Eusko Jaurlaritzak eta sindikatuek sukaldeetako eta garbiketako langileen hitzarmenari buruzko negoziazioei ekin diete, langileen egonkortze-prozesua amaitu arte negoziazio horiek atzeratzea elkarrekin adostu ondoren. Prozesu horretan, bi alderdiek bilera-egutegi bat adostu zuten. Hala ere, lehenengo bilera egin baino lehen, sindikatuek greba deialdia egin dute.

«Funtsezko sektorea da, ezinbesteko lana egiten duena ikastetxeen eguneroko funtzionamenduan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean lan-baldintzak hobetzearen aldeko apustua egiten dugu, eta sindikatuekin negoziazioetan aurrera egiteko eta akordioak lehenbailehen lortzeko prest gaudela berresten dugu «, adierazi du Blanca Guerrerok, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak.

Hezkuntza Sailak hainbat neurri aurkeztu dizkie sindikatuetako ordezkariei joan den urtarrilaren 27an. Horien artean, urteko lanaldia murriztea, langile-figura berriak sortzea eta baimenak handitzea.

Eusko Jaurlaritzak negoziazioetan aurrera egiteko eta elkarrizketa- eta lankidetza-borondatea berretsi du. Alderdi guztiak gonbidatzen ditu elkarrekin arduraz eta zorroztasunez lan egitera, benetako aurrerapenak lortzeko eta sukaldeetako eta garbiketako langileentzat hobekuntzak bermatzeko, hezkuntza-sistema osoa hobetze aldera.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Portugalete, detenido por agredir a su pareja

Agentes de la Ertzaintza detuvieron en la noche de ayer, viernes, en Portugalete a un…

8 horas hace

Los Servicios de Emergencias de Euskadi rescatan a dos personas enriscadas en la zona de la cueva de La Leze

25_0069 Los Servicios de Emergencias de Euskadi rescatan a dos personas enriscadas en la zona…

8 horas hace

Motorzale bar hil da Tolosan zirkulazio-istripuan

25_0067 Motorzale bar hil da Tolosan zirkulazio-istripuan Motorzale bar hil da Tolosan zirkulazio-istripuan Prentsa Zerbitzua…

11 horas hace

Ingresa en prisión el detenido por el homicidio de su madre en Irun

25_0066 Ingresa en prisión el detenido por el homicidio de su madre en Irun Ingresa…

1 día hace

Gipuzkoa consolida su liderazgo en economía circular con el encuentro de GK Recycling

El encuentro ha reunido a 40 entidades del clúster GK Recycling para definir estrategias innovadoras…

1 día hace

Concentración en Irun para condenar el asesinato de una vecina a manos de su hijo

El hombre de 47 años de edad detenido este pasado miércoles por asesinar con un…

1 día hace