Categorías: albisteak-berriak

García Chuecak Teresa Ribera Europako Batzordeko presidenteordearekin partekatu ditu mugikortasun jasangarria sustatzeko Euskadik egindako aurrerapenak

Susana Garcia Chueca Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak aste honetan bilera izan du Europako Parlamentuan Teresa Ribera Trantsizio Garbi, Bidezko eta Lehiakorrerako presidenteorde exekutiboarekin. Bilera horretan kalitatezko mugikortasun jasangarri, irisgarri eta eskuragarriaren arloan Euskadi Europan “erreferentea” izateko eta beste eskubide batzuk justizia sozialeko baldintzetan gauzatzeko atea irekitzeko bere Sailaren funtsezko ildoak helarazi dizkio.

García Chuecak Europar Batasuneko exekutiboko presidenteordeari eta Europako mugikortasunean funtsezkoak diren hainbat eragileri –Europako Parlamentuko Garraio Batzordea, Arku Atlantikoko Europako Koordinatzailearen taldea eta Europako Garraio komisarioa– helarazi die Euskadi inbertsio handia egiten ari dela gutxiago kutsatzen duten garraiobideen erabilera sustatzeko, eta “hori Europako deskarbonizazio-politikekin guztiz bat dator” esan die.

“Europan ere korronte negazionistak azaleratzen ari diren arren, argi eta garbi egiaztatuta dago atmosferara isurtzen den karbono dioxidoaren ehuneko handi bat errekuntzako ibilgailuetatik datorrela, eta jasangarriagoak diren garraiobide publikoen aldeko apustua egiteak lehentasuna izan behar du klima-aldaketaren aurka borroka egiteko eta trantsizio energetikoa justizia sozialaren ikuspegitik egiteko”, adierazi du Bruselan.  Eusko Jaurlaritzak 370 milioi euroko inbertsioa egiten du urtero trenbide eta tranbia sareak sortzeko eta mantentzeko, horiek handitzeko lan aipagarriak tarteko, besteak beste Donostiako Topoaren lurpeko pasabidea edo Bilboko Metroaren 5. linea, bai eta tranbia Gasteiztik Zabalganara handitzeko proiektua ere.

“Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Legeak bide-orri argia ezartzen digu, eta Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Planaren bidez ari gara garatzen” adierazi du Euskadiko garraioen arduradun nagusiak. Planaren proiektua une hauetan jendaurrean jartzeko eta Eusko Legebiltzarrak aztertzeko fasean dago, eta bertan ehun bat jarduera zehazten dira, horien artean, tamaina ertaineko udalerrietan –ez bakarrik hiriburu handietan, Estatuko araudiak ezartzen duen bezala– emisio gutxiko eremuak ezartzeko ekintzak.  

Era berean, García Chuecak Riberari helarazi dio Mugikortasun Jasangarriaren Saila egiten ari den ahalegina belaunaldi gazteenetatik hasita pentsaera aldatzea sustatzeko, 12 urtera arte garraio publikoaren doakotasuna bultzatuz (autonomia-erkidego osoan 130.000 pertsona inguru). Neurri hori gaur bertan hedatuko da hiru euskal lurraldeetara, tokiko erakunde eta operadoreen konpromisoarekin. Gainera, sailburuak Europako presidenteordeari helarazi dio Euskadin aldiriko sareari eman nahi zaion bultzada, urtarrilaren 1ean eskumena bere gain hartu ondoren, eta ez bakarrik zerbitzua hobetuz estalduraren eta maiztasunen ikuspegitik, baizik eta baita “irisgarritasunaren aldeko apustu argia” eginez ere.

Abiadura handiko trenbidea

Azkenik, García Chuecak helarazi dio Euskadik egin duen apustua Europako Korridore Atlantikoko funtsezko nodoa izateko, eta Euskal Y-aren, pertsona eta salgaientzako abiadura handiko trenbide-sarearen, eraikuntzan egiten ari den aurrerapenen berri eman dio. “Gobernu zentralarekin lankidetzan ari gara kudeaketa-gomendioen bidez, bai Gipuzkoako adarreko plataforma eraikitzen, eta ia amaituta dago, bai hiriburuetarako sarbideak eraikitzeko lanak arintzen. Beste autonomia-erkidego batzuetan baliatzen ez den eredu propioa da, eta Eusko Jaurlaritzatik, Euskal Trenbide Saretik, ahalmen profesional handia eskatzen du, bai eta finantzazioa ere konpromisoei aurre egiteko”.  

Alde horretatik, presidenteordeari jakitera eman dio, Imanol Pradales lehendakariarekin batera egindako bilera batean Anton Tzitzikostas Garraio komisarioari bezala, “premiazkoa” dela Frantziako erakundeek herrialdearen hegoaldean abiadura handiko azpiegitura eraikitzeko epeak betetzea, Arku Atlantikoko trenbideari jarraipena emateko.   “Funtsezkoa da baldin eta pertsonek eta enpresek trenbidearen alde egitea nahi badugu errepide bidezko errekuntzako formulak alde batera utzita”, azpimarratu du.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ingresa en prisión el detenido por el homicidio de su madre en Irun

25_0066 Ingresa en prisión el detenido por el homicidio de su madre en Irun Ingresa…

23 horas hace

Gipuzkoa consolida su liderazgo en economía circular con el encuentro de GK Recycling

El encuentro ha reunido a 40 entidades del clúster GK Recycling para definir estrategias innovadoras…

23 horas hace

Concentración en Irun para condenar el asesinato de una vecina a manos de su hijo

El hombre de 47 años de edad detenido este pasado miércoles por asesinar con un…

23 horas hace

Esta noche la cota de nieve se situará en torno a los 600-800 metros

A partir de las 21:00 horas y hasta las 09:00 horas de mañana, sábado, el…

23 horas hace

El TSJPV tumba definitivamente la exigencia de euskera para ser policía local en Donostia

El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco (TSJPV) ha inadmitido a trámite el último recurso presentado por…

23 horas hace

El pelotari Unai Laso realizará el saque de honor en el Athletic Club-Girona FC

En el partido que enfrentará al Athletic Club y al Girona FC el próximo 8…

23 horas hace