Aclima, Basque Environment Cluster-ek, ingurumen arloko berrikuntza teknologikoarekiko konpromisoa sendotu du BAT B Accelerator Tower-en urtarrilaren 30 eta 31n egin den Basque Greentech-en laugarren edizioan. BATekin lankidetzan antolatutako foro horrek 200 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu erakundeetako ordezkarien, enpresen, startupen eta ingurumen sektoreko funtsezko eragileen artean. Jardunaldietan eredu jasangarrirako trantsizioan euskal ekoindustriaren lidergoa erakusten duten 15 proiektu aurkeztu dira.
Kongresuaren hasieran, Josu Bilbao Ingurumeneko sailburuordeak Europar Batasuneko ingurumen-politiken garrantzia aldarrikatu du. «Clean Industrial Deal ez da ekimen politikoa soilik; Europaren etorkizunaren giltzarria da. Aldi berean ekonomia deskarbonizatzeko eta berrindustrializatzeko esparrua da, energia-horniduretarako eta lehengai jasangarrietarako sarbidea ziurtatuz, eta horrek industria-lehiakortasunari eustea ahalbidetuko du, jasangarritasunean eta gizarte-kohesioan aurrera egitearekin batera «.
«Euskadin bide horretan gaude. Baieztatu dugu posible dela ekonomia haztea, aldi berean, berotegi-efektuko gasen emisioak murriztuz. 2023an, Euskadik % 33 tona CO2 gutxiago isuri zuen, 2005eko oinarri-urtearekin alderatuta. Aurrerapen horrek 2030erako Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legeak ezarritako helburuaren bidean jartzen du Euskadi, 2050erako, beranduenez, zero emisio garbiko maila lortzea bilatzen duena «, amaitu du Bilbaok.
25_0066 Ingresa en prisión el detenido por el homicidio de su madre en Irun Ingresa…
El encuentro ha reunido a 40 entidades del clúster GK Recycling para definir estrategias innovadoras…
El hombre de 47 años de edad detenido este pasado miércoles por asesinar con un…
A partir de las 21:00 horas y hasta las 09:00 horas de mañana, sábado, el…
El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco (TSJPV) ha inadmitido a trámite el último recurso presentado por…
En el partido que enfrentará al Athletic Club y al Girona FC el próximo 8…