Categorías: albisteak-berriak

Lointek, Marcelo Gangoiti Sariaren XXVIII. edizioko irabazlea

Erabakia honako arrazoietan oinarritzen da: Ikuspegi estrategikoa eta lidergo globala, nazioarteko presentzia, I+G+b arloko inbertsio eta erdintasunarekiko eta tokiko talentuarekiko konpromisoa

Marcelo Gangoiti Sariaren epaimahaiak, lau erakunde antolatzaileen ordezkariek osatua — Eusko Jaurlaritza (SPRI), Bizkaiko Foru Aldundia, Cebek eta Somorrostro Irakasgunea —, aurtengo saria LOINTEK enpresari ematea erabaki du.

Erabakia honako arrazoietan oinarritzen da:

  • Ikuspegi estrategikoa eta lidergo globala: LOINTEK erreferente bihurtu da mundu mailan, elektrizitate berriztagarri termosolarreko instalazioetarako lurruna sortzeko sistemen diseinuan, fabrikazioan eta horniduran, berrikuntzarekiko konpromisoari eta iraunkortasunaren aldeko apustuari
  • Nazioarteko presentzia: 50 herrialde baino gehiagotan dihardu, hazkunde global sendoa eta erantzukizun sozial eta ingurumenarekiko arduratsua
  • I+G+b arloko inbertsioa: Urteko fakturazioaren %3,25 ikerketan, garapenean eta berrikuntzan inbertitzen du, bere lehiakortasuna eta berrikuntza-gaitasuna sendotuz.
  • Berdintasunarekiko eta tokiko talentuarekiko konpromisoa: LOINTEK enpresa etiko eredugarria da, berdintasunaren sustapenean eta Bizkaiko talentuaren garapenean konprometitua.

Saria Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak eta Jon Ansoleaga SPRI Taldeko zuzendari nagusiak eman zieten Serafín, Javier eta José Antonio Loroño anaiei.

Ivan Miñambres, Portugaleteko zinema-ekoizleak, parte hartu du ekitaldian, eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak eman dio amaiera.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Haurreskolak Partzuergoak etorkizunerako Zerbitzu egokia bermatuko du

Hezkuntza Sailak espero du otsailaren 12rako eta 13rako aurreikusitako greba-egunak bertan behera geratzea. Izan ere,…

20 mins hace

Azpeitia, bi atxilotu enpresa batetik kobrezko kablea lapurtu ondoren ihesi zihoazela zirkulazio-istripu batean nahastuta

Ertzaintzako eta Azpeitiko udaltzaingoko agenteek 33 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte GI-2635 errepidean,…

12 horas hace

Bi atxilotu Galdakaon indarkeria erabiliz egindako lapurreta baten ikerketaren ondoren

Ibaizabalgo Ertzain-etxeko agenteek bi gizon atxilotu dituzte joan den abenduaren 1ean Galdakaon indarkeria erabiliz lapurreta…

15 horas hace

Donostiako etxebizitza batean lapurreta egiten saiatzeagatik atxilotu dute

Ertzainek 33 urteko gizon bat atxilotu dute larunbatean, Donostiako etxebizitza batean indarra erabiliz lapurreta egiten…

18 horas hace

Imanol Pradales lehendakaria Uztaberri Egunaren 19. edizioan izan da

Imanol Pradales lehendakaria Uztaberri Egunaren 19. edizioaren inaugurazioan izan da. Edizio berri honi hasiera eman…

18 horas hace

Barakaldok 180 plaza eskaintzen ditu Aste Santuko udalekuetan

Barakaldoko Hiri Udalekuak aurten ere itzuliko dira Aste Santuan, 3 eta 11 urte bitarteko haurrentzako…

18 horas hace