Categorías: albisteak-berriak

Osasun sailburuak Osakidetzako Covid IraunkorrarenUunitate berria otsailean martxan jarriko dela iragarri du

Osasuneko sailburu Alberto Martínezek Osakidetzako Covid Iraunkorreko Unitate berria Basurtuko Unibertsitate Ospitalean otsailean bertan jarriko dela martxan iragarri du. Osasun-zentro horrek sarean lan egingo du Euskadiko beste osasun-zentro batzuekin batera, kasu larri eta konplexuak dituzten pazienteak tratatzeko, eta hiru lurraldeei emango die zerbitzua. Ondoren, Arabako eta Gipuzkoako unitateak zabalduko dira. Hala jakinarazi du sailburuak gaur goizean, Radio Euskadiko Boulevard saioan egindako elkarrizketa batean.

Martinezek azaldu duenez, unitate hau Neurologia eta Erizaintza Zerbitzuaren ardurapean egongo da, otsailaren erdialdean hasiko da kasuak baloratzen, eta otsailaren 26tik aurrera pazienteei aurrez aurreko hitzorduak ematen hasteko moduan egongo da. «Covid iraunkorraren unitateak kasu larriak eta konplexuak tratatuko ditu bereziki, pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko, haien susperraldia sustatzeko eta tratamendu pertsonalizatua eskaintzeko», adierazi du Osasuneko sailburuak.

EPE berezia betetzen zailak diren lanpostuetarako, mediku faltagatik

Medikurik eza elkarrizketan jorratutako beste gaietako bat izan da. Osasun sailburuak esan du medikuen eskasiaren arazoa ez dela bakarrik Euskadin gertatzen, baizik eta baita Europa osoan ere. Izan ere, mediku baten prestakuntza hamaika urtetan zehar garatzen dela azaldu du. “Hainbat urtetan, hain zuzen ere 2008ko krisialdian, ez zuten behar adina promozionatu aurrekonturik ez zegoelako, eta orain horren ondorioak ari gara jasaten. Gainera, erretiroak izango dira eta lanpostuak hutsik geratuko dira, espezialistak falta dira eta BAME plazak ez dira nahikoak”. Hori Espainiako Osasun Ministerioaren eskumena da -gaineratu du Martinezek-, eta dagoeneko hainbat proposamen egin dizkiogu fenomeno hori arintzeko, hala nola BAME plaza-kopurua zabaltzea edo profesionalen erretiro-adina 72 urtera arte luzatzea”.

Era berean, gogorarazi du bere Sailak eta Osakidetzak apirilean LEP bat deituko dutela, betetzen zailak diren plazak eskaintzeko, eskasia horri aurre egiteko eta urruneko eremuak eta, batez ere, landa-eremuak fakultatibo eta pediatrekin betetzeko, baita hiriguneetan arratsaldeko txandak betetzeko ere.

Itxaron-zerrendetan denborak murriztea

Itxaron-zerrenden egoerari dagokionez, Alberto Martinez sailburuak kirurgia-zerrendetan izandako murrizketari dagokionez lortutako aurrerapen garrantzitsuak azpimarratu ditu: «15 egun gutxiago legegintzaldia hasi dugunetik; orain batezbestekoa 52 egunekoa da, pandemia aurreko garaiko zifra, gutxi gorabehera, eta herritarrek gehien eskatzen dituzten prozesuetako atzerapena ere murriztu da, hala nola katarata eta aldaken ebakuntzetakoa”. Lehen Mailako Arretari dagokionez, Martinezek adierazi du konpromisoak betetzen ari direla, eta, batezbesteko hauek aipatu ditu: 1,7 egun Medikuntzan, 0,6 Erizaintzan eta 0,5 Pediatrian.

Aurrerapenak Osasunerako Itunaren Mahaian

Sailburuak Euskal Osasun Itunaren Mahaiari buruz ere hitz egin du. Mahai horrek bosgarren bilera egin zuen atzo Irunen. Eragileen parte-hartzea eta inplikazioa ere nabarmendu du. “Etorkizuneko osasun-sistema publikoaren balioei eta printzipioei buruzko dokumentuak adostasun orokorra jaso zuen, eta orain dagozkion erakundeekin alderatuko dute”. “Atzo hirugarren faseari ekin genion, estrategien faseari, zeina askoz dinamikoagoa eta arinagoa izango baita. Hainbat talde profesionalen arteko bilerak egingo dira aldi berean 17 ildo estrategiko garatzeko, eta asmo handiko kronograma bat izango dugu, bi txandarekin osatzen dena, bata apirilean eta bestea ekainean”. “Baikorra naiz, mahaia bera eratu izana arrakasta bat da. Izan ere, hainbat eragile biltzen ditu, 30 baino gehiago, denoi axola zaigun elementu baten inguruan hausnartzeko, hau da, osasunaren inguruan, eta adostasunak bilatzeko balio du, eta hori positiboa iruditzen zait «, azpimarratu du Alberto Martinezek

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Motorzale bar hil da Tolosan zirkulazio-istripuan

25_0067 Motorzale bar hil da Tolosan zirkulazio-istripuan Motorzale bar hil da Tolosan zirkulazio-istripuan Prentsa Zerbitzua…

2 horas hace

Ingresa en prisión el detenido por el homicidio de su madre en Irun

25_0066 Ingresa en prisión el detenido por el homicidio de su madre en Irun Ingresa…

1 día hace

Gipuzkoa consolida su liderazgo en economía circular con el encuentro de GK Recycling

El encuentro ha reunido a 40 entidades del clúster GK Recycling para definir estrategias innovadoras…

1 día hace

Concentración en Irun para condenar el asesinato de una vecina a manos de su hijo

El hombre de 47 años de edad detenido este pasado miércoles por asesinar con un…

1 día hace

Esta noche la cota de nieve se situará en torno a los 600-800 metros

A partir de las 21:00 horas y hasta las 09:00 horas de mañana, sábado, el…

1 día hace

El TSJPV tumba definitivamente la exigencia de euskera para ser policía local en Donostia

El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco (TSJPV) ha inadmitido a trámite el último recurso presentado por…

1 día hace