Categorías: albisteak-berriak

Pradales Lehendakariak eta Illa presidenteak indarrak batu dituzte Euskadik eta Kataluniak Europan duten presentzia eta zeregina indartzeko

Joan den azaroan Bruselan bildu zen ‘Power Regions of European Summit’ delakoaren adierazpenaren ildotik, bai lehendakaria bai presidentea bat datoz Europar Batasuneko erakundeen aurrean Euskadiren, Kataluniaren eta Europar Batasunaren potentzial berritzaile eta ekonomikoaren zati handi bat osatzen duten gainerako lurraldeen lana eta zeregina indartzeko premian

Imanol Pradales Lehendakariak Salvador Illa Kataluniako presidentea visítate du ostegun honetan, Generalitateko jauregian. Bilera adeitasun- eta lankidetza-giroan egin da, eta guztien intereseko hainbat gai jorratu dituzte indarrak batzeko eta harremanak estutzeko.

Aztertu duten gai nagusia Euskadik eta Kataluniak Europan duten presentzia eta zeregina da. Joan den azaroan Bruselan bildu zen ‘PowerRegions of European Summit’ delakoaren adierazpenaren ildotik, Pradalesek eta Illak bat egin dute Europar Batasuneko erakundeen aurrean Estaturik gabeko eskualde eta nazioen lana eta zeregina indartzeko beharrarekin, horiek baitira Europar Batasunaren potentzial berritzaile eta ekonomikoaren zati handi bat. Ildo horretan, biek ala biek bat egin dute katalana eta euskara Europako erakundeetan behin betiko hizkuntza ofizialtzat onartzeari ematen dioten garrantziarekin.

Era berean, interes komuneko beste gai batzuk ere jorratu dituzte, hala nola Atlantiko eta Mediterraneo ardatzen arteko lankidetza, mugaz gaindiko abiadura handiko konexioak, botere ekonomiko eta finantzarioaren banaketa-ereduak, migrazio-kudeaketa, osasun-sistemen iraunkortasuna, hizkuntza- eta segurtasun-politika, besteak beste.

Imanol Pradalesek eta Salvador Illak herritarrentzako politika erabilgarria eta zerbitzu-politika defendatu dute, bai eta Europako aliantza berriak indartzearen garrantzia ere, erronka komunei aurre egiteko testuinguru global zalantzagarri eta desafiatzaile batean, eta, horrela, Europa justuago, kohesionatuago eta aukera-berdintasunezkoago baten aurrerabideari laguntzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Azpeitia, bi atxilotu enpresa batetik kobrezko kablea lapurtu ondoren ihesi zihoazela zirkulazio-istripu batean nahastuta

Ertzaintzako eta Azpeitiko udaltzaingoko agenteek 33 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte GI-2635 errepidean,…

5 horas hace

Bi atxilotu Galdakaon indarkeria erabiliz egindako lapurreta baten ikerketaren ondoren

Ibaizabalgo Ertzain-etxeko agenteek bi gizon atxilotu dituzte joan den abenduaren 1ean Galdakaon indarkeria erabiliz lapurreta…

8 horas hace

Donostiako etxebizitza batean lapurreta egiten saiatzeagatik atxilotu dute

Ertzainek 33 urteko gizon bat atxilotu dute larunbatean, Donostiako etxebizitza batean indarra erabiliz lapurreta egiten…

11 horas hace

Imanol Pradales lehendakaria Uztaberri Egunaren 19. edizioan izan da

Imanol Pradales lehendakaria Uztaberri Egunaren 19. edizioaren inaugurazioan izan da. Edizio berri honi hasiera eman…

11 horas hace

Barakaldok 180 plaza eskaintzen ditu Aste Santuko udalekuetan

Barakaldoko Hiri Udalekuak aurten ere itzuliko dira Aste Santuan, 3 eta 11 urte bitarteko haurrentzako…

11 horas hace

Donostiak udan hartuko ditu berriro haur sahararrak

Donostia.eus Hamabi umerentzako harrera-familiak bilatzen dira Oporrak Bakean programaren barruan Aurten ere, Donostiak bere izaera…

11 horas hace