Categorías: albisteak-berriak

BBK Arin programak 100.000 euro bideratu ditu gizarte eraginerako gaitasun handiko bost proiektu berritzaile bizkortzeko

BBK Arin programak 100.000 euro bideratu ditu gizarte eraginerako gaitasun handiko bost proiektu berritzaile bizkortzekoBBK Arin programak 100.000 euro bideratu ditu gizarte eraginerako gaitasun handia duten bost proiektu berritzaile bizkortzeko. Hain zuzen, Profesiolan, Mundo PUA, LUP, Fisify eta Gaman start-up-ek aholkularitza pertsonalizatua jaso dute lau hilabetez BAT Dorrean, Bilbon, beren hazkundea azkartzeko aukera izanik horrela.

Bizkaian eta nazioartean garatzeko gaitasun handia duten start-up eta barne ekintzailetzako proiektuak bizkortzeko programa pertsonalizatua da BBK Arin, eta iazko irailean abiatu zuen BBK-k. BAT Dorrean BBK-k dituen guneetan egindako Demo Day ekitaldian eman ziren ezagutzera joan den astean lau hilabetez ekimenean parte hartu duten bost proiektuak.

“Bizkaia lurralde ekintzaile bihurtzeko BBK-k bere buruari ezarri dion erronka handiari erantzuten dio BBK Arin-ek”, adierazi du Oihane Aldaiturriaga BBK-ko Enplegu eta Ekintzailetza arduradunak.

Izan ere, “pertsonekin eta planetarekin konprometitutako lurralde oparo baten aldeko apustuan”, ekintzailetzari laguntzea da BBKren gizarte ekintzaren ildo estrategikoetako bat. Hortik sortu dira honelako ekimenak, eta horien bidez BBK-k Bizkaian Gizarte Ekintzailetzako eta Inpaktu Inbertsioko Ekosistema bat sortzea du helburu.

Bada, aurtengo edizioan, BBK Arin programak 42 proposamen jaso ditu. Gizarte erakundeen parte diren start-up edo barne ekintzaileek sustatutako ekintzailetza proiektuak dira, gizarte edota ingurumen erronkei heltzen dien eta eskalagarritasunaren bidez inpaktua biderkatzeko gaitasuna duen ideia berritzaile batean oinarritutako negozio eredu errentagarri eta jasangarriarekin.

Irizpide horiek aztertu eta baloratu ditu BBK-ko eta BAT ekosistemako adituek osatutako batzordeak edizio honetako bost start-up-ak hautatzerakoan. Azkenean, Profesiolan, Mundo PUA, LUP, Fisify eta Gaman aritu dira BBK Arin programaren bidez euren ekimenak aurrera eramaten 2024ko iraila eta abendua bitartean. BBK-k 100.000 euro bideratu ditu azelerazio programa horretara, eta beste 100.000 eurorekin hornitu du inbertsio funtsa, bost enpresen artean banatu duena.

5 Proiektu

Profesiolan 2022an sortutako plataforma digital bat da, eta enpresen eta aktiboen salerosketan espezializatuta dago; Mundo PUA start-up-ak SUA sistema garatu du, etxeko sukaldeetan suteak detektatzeko eta itzaltzeko diseinatutako gailu aitzindaria Europan.

LUP enpresak, aldiz, irakurketa lagundurako soluzio bat eskaintzen du lupa adimendun baten eta aplikazio mugikor baten bidez, irakurtzeko zailtasunak, hala nola dislexia edo ikusmen galera, dituzten pertsonei laguntzeko pentsatua.

Fisify fisioterapia digitaleko plataforma bat da, eta adimen artifiziala erabiltzen du hezur eta muskuluetako gaixotasunen tratamendua pertsonalizatzeko. Azkenik, Gaman laguntza premia handiak dituzten pertsonen bizi kalitatea hobetzen duen enpresa da, eta konponbide berritzaileak eskaintzen ditu norberaren higiene eta zaintzaren esparruan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Barakaldoko Garapen Jasangarriaren arloak kanpaina berri bat bultzatzen du Lagunak Elkarte Animalistarekin batera, animalien harrera sustatzeko

Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko zinegotzi Alba Delgadok Barakaldoko txakur eta katu helduen harrera bultzatzeko…

18 horas hace

Gazteen Antzerki Topaketaren 36. edizioan parte hartzeko deialdia zabalik

Izena emateko epea martxoaren 9ra arte da Donostia Gazteriak antolatuko du ekitaldia, eta Donostia Kulturaren…

18 horas hace

Robtwin proiektuak fabrikazio aurreratuaren aldeko apustua egin du automobilgintza-sektorean

Ingematen Robtwin proiektuak digitalizazio maila handitzen du lanen garapenean, biki digitalaren kontzeptu aurreratu berri bat…

18 horas hace

Illunbe berriak Donostiako kultur eta kirol-bizitzaren erdigunea izateko asmoa du

binary comment Donostiako Udalak proposatu du erabilera anitzerako pabiloia egitea, ingurua berritzea eta Anoeta kirol…

18 horas hace

Slush, startupen mundu mailako ekitaldi handietako bat, Euskadira helduko da 15 herrialde baino gehiagotako 200 inbertitzailerekin

Slush-ek, urtero Helsinkin (Finlandia) egiten den berrikuntzako topaketa global ospetsuak, Bizkaiko eta Bilboko ekosistema aukeratu…

18 horas hace

15 startupek 22 proiektu teknologiko garatuko dituzte 21 euskal enpresa liderren eskutik

15 startupek 22 proiektu teknologiko garatuko dituzte aurten 21 euskal enpresa liderren eskutik, Eusko Jaurlaritzak…

18 horas hace