Donostiako Udalak proposatu du erabilera anitzerako pabiloia egitea, ingurua berritzea eta Anoeta kirol hiriarekin, eta beraz, hiriarekin integratuta egotea
“Illunbe hiriak merezi duen erabilera anitzerako pabiloian bihurtuko da”. Horrela hasi du Donostiako alkate Eneko Goiak PSE-EEren bozeramaile Ane Oyarbiderekin batera egindako prentsa-agerraldia. Bertan, Illunbe bera eta ingurua berritzeko aurreproiektua aurkeztu dute.
Udalak diseinatutako aurreproiektuaren aurkezpenarekin zaharkitutako zezen plaza berritzeko prozesuari ekiten zaio, hain zuzen ere, kirol-, kultur- eta erabilera anitzerako ekitaldiak hartuko dituen pabiloia egiteko prozesuari. Aurreproiektua sakonago garatu beharko da eta ezinbestekoa izango da finantzaketa zehazteko akordioa egitea Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin. Bertan ere aurreikusten dira:
Instalazio berriaren oinarria egungo instalazioa izango da, izan ere, egungoa zati batean bere horretan geratuko da, baina bi kantxa izango ditu:
Eneko Goiak azpimarratu du, asmo handiko proiektua dela, hain zuzen ere, zaharkituta gelditu den instalazioa berritzea baino askoz gehiago bilatzen duen proiektua. Izan ere, hiriaren potentziala handitu nahi du eta instalazio adierazgarrian bilakatzea nahi du, hiriak dituen beharrei erantzuna emateko. Illunbe Berriak hiriko klubek adierazitako beharrei erantzuna emango die, eta beste hainbat kultur- eta gizarte-ekitaldi hartuko ditu, instalazioa hiriko kirol- eta kultur-jardueraren erdigunea bihurtuz.
Horrenbestez, Illunbe erabilera ezberdinak izan ditzakeen zezen plaza zaharkitu bat izatetik, erabilera anitzerako pabiloia izatera pasako da. Eta bertan ekitaldi ugari egin ahal izango dira, baita zezenketak ere.
Halaber, aurreproiektuak inguruan honako berrikuntzak egitea aurreikusten du:
Horren harian, Donostiako alkateak segidakoa nabarmendu du: “Illunbera oinez joateko bidea Anoeta kirol hiritik egingo da, “high line” berri bat sortuta, hau da, kirol hiritik saihesbidearen gainetik kalitate handiko oinezkoentzako pasabide baten bitartez».
Gainera, egun Illunben dagoen bidea mendebalderantz eramango da eta Illunberen inguruan plaza handi bat egingo da, egun erabilerarik ez duen eremu bat berreskuratuz, eta bertan programatuko diren ikuskizunetara joaten diren pertsonentzako aisialdi eremua sortuz.
PSE-EEren bozeramaile Ane Oyarbidek azpimarratu du, “aurreproiektuak Illunbe eraldatzeko dugun konpromisoa eta ausardia erakusten duela, izan ere, eremua hirira gerturatuko da harmonikoki. Ekimenak legealdi hasieran Anoetako kirol-instalazioak hobetzeko eta hiriko kluben beharrei erantzuna emateko adierazi genuen apustu sendoa indartzen du”.
Ildo beretik, Oyarbidek esan du, “erabilera anitzerako pabiloi berriak eskaera horiek guztiei aurre egin ahal izango die, eta gainera Donostia kontzertu handien eta ikuskizunen zirkuituan jarriko du, hiriko kultur-eskaintza handituz eta ekonomia bultzatuz”.
Illunbe inguruko bidea mendebalderantz eramatea eta aisialdi eremu berriaren sorrerak egun dagoen aparkalekua kentzea ekarriko du. Horri aurre egiteko, lur-azpian, 1.000 ibilgailuentzako aparkalekua egingo da, hain zuzen ere, Illunbek berak zein Anoetan dauden jarduerei, esaterako Realaren partidak, zerbitzu emango dien aparkalekua. Eta era berean, hirira bisitari kopuru handiak etortzen direnean aparkaleku disuasorio moduan erabili ahal izango da”.
Donostiako alkate Eneko Goiak eta PSE-EEren bozeramaile Ane Oyarbidek aurkezpena egin dute aurreproiektua erakusten duen fotomuntatze baten laguntzaz. Bertan, erabilera anitzerako pabiloiaren aurrean bi eraikin ikusten dira. Horren harian, Eneko Goiak gogorarazi du, “Parke Teknologikoarekin hitz egiten jarraitzen dugula egungo instalazioaren aurrealdean dagoen eremua – hain zuzen ere, lokal komertzialak hartzen zituen eremua – hartu ahal izateko, Parke Teknologikoa zabaldu ahal izateko”.
Era berean, esan du, “beharrezkoa ikusten genuela erabilera anitzerako pabiloiaren aurreproiektuak nolabait kontuan hartzea leku horretan beste eraikinen bat egon daitekeela, baldin eta Parkearekin negoziazioa ondo amaituko balitz. Horrek berresten du aurreikusi diren sarrera berrien beharra, baita inguruan sortuko den aisialdi eremua ere, izan ere, Parke Teknologikoaren zabaltzeari zerbitzu emango lioke ere.
Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko zinegotzi Alba Delgadok Barakaldoko txakur eta katu helduen harrera bultzatzeko…
BBK Arin programak 100.000 euro bideratu ditu gizarte eraginerako gaitasun handiko bost proiektu berritzaile bizkortzekoBBK…
Izena emateko epea martxoaren 9ra arte da Donostia Gazteriak antolatuko du ekitaldia, eta Donostia Kulturaren…
Ingematen Robtwin proiektuak digitalizazio maila handitzen du lanen garapenean, biki digitalaren kontzeptu aurreratu berri bat…
Slush-ek, urtero Helsinkin (Finlandia) egiten den berrikuntzako topaketa global ospetsuak, Bizkaiko eta Bilboko ekosistema aukeratu…
15 startupek 22 proiektu teknologiko garatuko dituzte aurten 21 euskal enpresa liderren eskutik, Eusko Jaurlaritzak…