Alberto Martinez eta Nerea Melgosa sailburuek Minbiziaren Aurkako Munduko Egunaren harira antolatuta den ekitaldian parte hartu dute

Alberto Martínez Osasuneko sailburuak eta Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak Minbiziaren aurkako Munduko Egunaren harira Gasteizen egin den ekitaldian parte hartu dute. Parte-hartzaileek lazo bat osatu dute Andre Maria Zuriaren plazan, eta bertan izan dira erakundeetako eta Arabako minbiziaren aurkako elkarteetako ordezkariak. Arabako ESIko zuzendari gerenteak, Enrique Bárezek, Minbiziaren aurkako Munduko Eguna ospatzeko manifestuaren irakurketan parte hartu du.