Erandio, zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek etxebizitza batera lapurtzera sartu den gizon bat atxikitzea lortu du. Egilea, ihes egiten saiatu da hesi batetik salto egin ondoren.


25_0056 Erandio, zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek etxebizitza batera lapurtzera sartu den gizon bat atxikitzea lortu du. Egilea, ihes egiten saiatu da hesi batetik salto egin ondoren.

Erandio, zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek etxebizitza batera lapurtzera sartu den gizon bat atxikitzea lortu du. Egilea, ihes egiten saiatu da hesi batetik salto egin ondoren.

Servicio de prensa

2025-02-05

33 urteko gizon bat harrapatu du zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek, lapurreta egitera sartu den etxebizitza batetik ihesi zihoala. Agenteak, inplikatua atxiki ahal izan du patruila bat iritsi arte. Ertzainek atxilotu egin dute indarra erabiliz lapurreta egitea egotzita.

Gertakizuna, atzo, asteartea, arratsaldeko seiak aldera izan zen, Erandion. Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek gizon bat ikusi zuen etxebizitza bateko hesitik irteten, eta beste bat kanpoan zelatan.

Ertzainak pertsona horiengana jo zuen, ertzain gisa identifikatu eta gelditzeko. Biek ihes egin zuten, eta agenteak inplikatuetako bat atxikitzea lortu zuen, Ertzaintzaren patruila uniformatu bat iritsi eta gauzetan indarra erabiliz lapurreta egitea egotzita atxilotu zuten arte.

Agenteek atxilotuari egindako miaketan mailu bat eta bi irudi metaliko konfiskatu zizkioten.

Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten beharrezko eginbideei hasiera emateko, eta amaitutakoan epailearen esku utziko dute.