Gobernu Kontseiluak Javier Arrieta Deustuko Unibertsitateko katedraduna Segurtasun saileko Giza Baliabideen zuzendari izendatzea onartu du

Segurtasuneko sailburuak Javier Arrieta Idiakez izendatu du Giza Baliabideen zuzendari. Arrietak Miriam Anituaren lekua hartuko du eta aurrerantzean Anitua sailaren Kudeaketa Ekonomikoaz arduratuko da, bere izendapena onartu zenean iragarri zen bezala. Miriam Anitua Giza Baliabideen Zuzendari izan da azken hilabeteetan, Arrietaren izendapena gauzatu den arte.

Javier Arrieta Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko katedraduna da Deustuko Unibertsitatean. 2004az geroztik, Zuzenbideko eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduetan, Abokatutzan eta Giza Baliabideetan sartzeko Unibertsitate Masterretan eta Ekonomia eta Enpresa Zuzenbideko Doktoretzan irakasle jarduten du. Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendari berria Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidean, Laneko Arriskuen Prebentzioan eta Kooperatiben Zuzenbidean espezializatuta dago.

Halaber, Luis Petrikorena Arbelaiz Segurtasun Sailean sartuko da aholkulari estrategiko gisa. Petrikorena Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta besteak beste, Koordinazioko zuzendaria eta Gobernu Irekiaren zuzendaria izan da Eusko Jaurlaritzan.