María Jesús San José Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuak gaur ziurtatu duenez, bere sailaren helburua Justiziaren zerbitzu publikoaren erabateko irisgarritasuna bermatzea da, eta aurreratu du lanean ari direla Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko Legean biktimarioak goraipatzen dituenarentzako zehapen-araubide bat sartzeko.
Cadena Ser irrati kateko ‘La Ventana’ saioan egindako elkarrizketa batean, San Josek ziurtatu du berak zuzentzen duen Saila urtarrilean onartu berri den Justiziaren Zerbitzu Publikoaren Eraginkortasunari buruzko Legearen ezarpenean zentratuta dagoela. Lege horrek «aldaketa oso garrantzitsua ekarriko du epaitegien konfiantzan, Instantziako Auzitegien ezarpenarekin». Azpimarratu duenez, aldaketa horien helburua herritar guztiak funtsezko zerbitzu publiko horretara erabat iristea bermatzea da.
Espetxeen arloan, transferentzia hurrengo hilabeteetan Zubietako espetxea irekiz amaituko dela aurreratu du. Azpiegitura horrek Martuteneko espetxea ordezkatuko du, eta euskal espetxe-sistema 300 plazatan handituko du, baita Zaballako modulu itxia ere. «Legebiltzarrean adostutako eta erdiaskatasuna oinarri duen euskal eredua» ikusaraziko duela gaineratu du. Eredu horrek erakusten duenez, «erdi-askatasuneko egoera batetik gizarteratzen denak erregimen itxi batetik sartzen denak baino gizarteratze osoagoa du».
San Josek herriko jaietan terroristei egiten zaizkien gorazarreak ere aipatu ditu, eta adierazi du bere sailak bi bide dituela zabalik horri dagokionez. Batetik, terrorismoaren biktimen elkarteen ekimenez, Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko Legean biktimarioak goraipatzen dituenarentzako zehapen-araubide bat sartu ahal izatea, Legebiltzarreko taldeei helaraziko litzaiekeena, eta, bestetik, «sentsibilizazio-kanpaina bat abian jartzea», herrietako eta hirietako jaiei begira, irudi horiek ez erakusteko.
Halaber, memoria demokratikoari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak bat egingo duela «biktima guztiak berriz izendatzea eta duintzea dakarten ekitaldi guztiekin», eta datorren maiatzean Europako kontzentrazio-esparruetara deportatu zituzten euskal herritarrak omentzeko ekitaldi bat egingo dela aurreratu du.
Ertzaintzako agenteek 26 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, asteartea, arratsaldean, Arabako hiriburuko bi arropa…
El día de ayer se declaró un incendio en un edificio de viviendas del barrio…
25_0056 Erandio, zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek etxebizitza batera lapurtzera sartu den gizon bat atxikitzea…
Barakaldoko Udal Kontserbatorioak ateak irekiko ditu otsailaren 7an, ostirala, etorkizuneko ikasleen familiei bere instalazioak erakusteko.…
Planak bost ardatz estrategiko ditu: gobernantza; jarrera/motibazioa; ezagutza/gaitasuna; erabilera/interakzioa eta komunikazioa/hedapena. Hogei bat gizarte-eragilek, euskararekin…
Bihotzaren Hitzak Maitasun Gutunen lehiaketak 411 gutun jaso ditu aurten. Horietatik atera dira aurtengo irabazleak.…