Categorías: albisteak-berriak

Abian da merkataritza-berrikuntzarako Market Berri programaren 2. edizioa, Eusko Jaurlaritzak eta Mondragon Unibertsitateak bultzatuta

  • Euskadiko Merkataritza Berrikuntzarako eta Ekintzailetzarako programa ostegun honetan itzuli da, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza Sailaren eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatearen eskutik
  • LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) graduko ikasleen proiektuek benetako erronkei erantzutea dute helburu; adibidez, hutsik dauden lokalen eta saltokiak ixtearen erronkei

MARKET BERRI programaren 2. edizioari hasiera eman diote, ostegun honetan, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza-sailburu Jakes Aguirrezabal Iribarrek, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza-zuzendari Izaskun Gómez Cermeñok eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekano Lander Belokik, fakultateak Oñatin duen campusean. Euskal saltokien lehiakortasuna eta proiekzioa sustatzea da programaren helburua.

Ekitaldian zehar, merkataritza-sektorearen egoera izan da aztergai, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza-zuzendariak moderatzaile jardun duen merkatarien mahai-inguruan. Hauek izan dira parte-hartzaileak: DUARAko Anne del Moral, ARANTZA LORADENDAko Sonia López eta LEIREIPARreko Leire Iparragirre.

Euskadiko Merkataritza Berrikuntzarako eta Ekintzailetzarako proiektuaren 2. edizio honetan, LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) graduko Oñatiko, Irungo eta Bilboko laborategietako 1., 2. eta 3. mailetako ikasleek aurkeztutako proiektuetatik aukeratutako bederatziak ezagutarazi dituzte.

Proiektuok sektoreko merkatari eta eragileek aukeratu dituzte, ikasleek aurkeztutako ia 20 proposamenen artean. Horiek guztiek merkataritzarako askotariko ikuspegi berritzaileak islatzen dituzte, eta sektoreak aurre egin beharreko erronkei erantzutea dute helburu;

adibidez, saltokiak ixteari, hutsik dauden lokalei edo merkataritza-jarduera txikia duten herriei. Labur esanda, proiektu eraldatzaileak dira.

Ekitaldi honetan, gazte ekintzaileen sormena eta berrikuntza nabarmendu dira batetik, eta merkataritzak egungo gizartea eraldatzeko duen garrantzia eta merkatuaren errealitate berrietara egokitzeko beharra berretsi bestetik.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Sestaon atxilotu dituzte ibilgailu batzuetan lapurreta egiteagatik eta, ihes egiten saiatzean, aparkatuta zeuden beste auto batzuen aurka talka egiteagatik

Ertzaintzako agenteek 35 urteko gizon bat eta 45 urteko emakume bat atxilotu dituzte gaur, ostirala,…

49 mins hace

Bilbon atxilotu dute etxebizitza batean izandako lapurreta batean parte hartzeagatik

25_0064 Bilbon atxilotu dute etxebizitza batean izandako lapurreta batean parte hartzeagatik Bilbon atxilotu dute etxebizitza…

49 mins hace

Ortuzar decide no pasar a la segunda vuelta del proceso electoral interno para la presidencia del Euzkadi Buru Batzar

Hace escasos minutos Andoni Ortuzar ha comunicado a través de sus redes sociales que ha…

4 horas hace

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatuko da Barakaldon erakusketa, tailer didaktiko eta erakusleihoen dekorazioaren bidez

Barakaldoko Udalak, Elhuyarrekin lankidetzan, Emakumea eta Neskatoa Zientzian Nazioarteko Eguna ospatuko du berriro «Otsailaren 11…

4 horas hace

Pérez Iglesias sailburuak CICenergiGUNEren eta Basquevolten instalazioetan hartuko du Kataluniako Parlamentuko presidentea

Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak eta Adolfo Morais sailburuordeak Kataluniako Parlamentuko…

4 horas hace

Eusko Jaurlaritza harrituta agertu da CONFEBASKek hitzarmeneko gutxieneko soldatari buruzko negoziazio mahaia eraikitzeari uko egin diolako

Sede del Gobierno Vasco, Lakua Salón de Actos y escudo de Euskadi Mikel Torres bigarren…

4 horas hace