25_0064 Bilbon atxilotu dute etxebizitza batean izandako lapurreta batean parte hartzeagatik
Servicio de prensa
2025-02-07
Ertzainek 39 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, osteguna, arratsaldeko lehenengo orduan, Bilbon, Bizkaiko hiriburuko etxebizitza batean indarra erabilita egindako lapurreta batean ustez parte hartu izanagatik.
Joan den astean, astearte arratsaldean Bilboko etxebizitza batean egindako lapurreta bat salatu zuten Ertzaintzaren aurrean. Polizia-dotazio bat adierazitako lekura hurbildu zen zegokion begi-ikuskapena egitera, eta egiaztatu ahal izan zuen etxeko atea behartu zutela eta barruan dena hankaz gora zegoela.
Berehala jarri zuten abian gertaeraren ikerketa, eta, horren ondorioz, jakin ahal izan zuten lapurretaren egileak bi pertsona izan zirela. Egindako ikerketei esker identifikatu ahal izan zen inplikatuetako bat, polizia-aurrekari ugari dituen 39 urteko gizona, eta, beharrezko frogaketa egin ondoren, atzo arratsaldean atxilotu zuten.
Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten dagozkion eginbideak egiteko, eta ikerketa oraingoz irekita dago lapurretan izan zuen ustezko konplizea aurkitzeko.
25_0066 Ingresa en prisión el detenido por el homicidio de su madre en Irun Ingresa…
El encuentro ha reunido a 40 entidades del clúster GK Recycling para definir estrategias innovadoras…
El hombre de 47 años de edad detenido este pasado miércoles por asesinar con un…
A partir de las 21:00 horas y hasta las 09:00 horas de mañana, sábado, el…
El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco (TSJPV) ha inadmitido a trámite el último recurso presentado por…
En el partido que enfrentará al Athletic Club y al Girona FC el próximo 8…