Motorzale bar hil da Tolosan zirkulazio-istripuan


25_0067 Motorzale bar hil da Tolosan zirkulazio-istripuan

Motorzale bar hil da Tolosan zirkulazio-istripuan

Prentsa Zerbitzua

2025-02-08

Gaur eguerdiko hamabiak eta hogei inguruan istripu larri bat izan da A-1 errepidean, Tolosa parean. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, motorzale bat errepidetik atera da eta bost metroko altueratik erori da.

Gertaeraren berri izan bezain laster, Larrialdi Zerbitzuak bertaratu dira biktimari laguntzera. Ertzaintzako agente batek bihotz-biriketako bizkortzeko maniobra egin dio, harik eta osasun-langileak iritsi diren arte. Zauri larrien ondorioz, osasun-langileek motor gidariaren heriotza egiaztatu besterik ezin izan dute egin.