Blood taldeko gazte talde bortitz bat desegin dute Gipuzkoan eta Madrilen

Ertzaintzako agenteek, Polizia Nazionaleko agenteekin batera egindako operazio batean, Blood talde bat desegin dute Madrilen eta Gipuzkoan. Bost pertsona atxilotu dituzte – lau Gipuzkoan eta bat Madrilen- erakunde kriminaleko kide izatea, lesioak, hertsapenak eta mehatxuak egotzita. Miaketetan arma zuriak (aihotzak, katanak eta labanak), suzko arma simulatuak, substantzia estupefazienteak, eskudirua eta koruaren berezko sinbologia duten parafernalia atzeman dira.

Joan den astelehenean, otsailaren 3an, Ertzaintzaren Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko Zerbitzuko (SICTG) agenteek, Polizia Nazionalaren Informazioko Komisaria Nagusiko eta Donostiako Informazio Brigada Probintzialeko agenteekin batera, operatibo bateratu bat egin zuten gazte talde bortitz bat desegiteko, zehazki, Gipuzkoan finkatzen ari zen Blood “koru” bat.

Operatiboa Madrilen eta Gipuzkoako hainbat herritan egin da, Irungo eta Errenteriako udaltzaingoen laguntzarekin, eta bost pertsona atxilotu dituzte taldeko kide gisa, horietako hiru adingabeak, egozten zaizkien gertakariak gertatu ziren unean.

Gipuzkoan egindako sarrera eta miaketetan, Ertzaintzaren Brigada Mugikorreko eta Txakur Unitateko agenteek ere parte hartu zuten, eta animalietako batek eskudirutan diru ugari aurkitu zuen. Gainera, arma zuriak aurkitu zituzten, hala nola aihotzak, katanak eta labanak, itxurazko su-armak, substantzia estupefazienteak, gailu elektronikoak, dokumentazioa eta bandaren sinbologia duten jantziak.

Madrilgo probintzian egindako miaketan, «koruko» kideetako bat atxilotu zuten, eta arma zuri batzuk eta talde bortitz horren parafernalia atzeman zituzten.

Atxilotuak epailearen esku utzi zituzten, erakunde kriminaleko kide izatea, lesioak, hertsapenak eta mehatxuak egotzita.

Jaitsi Argazkia-Foto