Ertzainek 33 urteko gizon bat atxilotu dute larunbatean, Donostiako etxebizitza batean indarra erabiliz lapurreta egiten saiatzea leporatuta. Atxilotuak, patruila batek harrapatu egin duela ikusita, sarrailak irekitzeko erabilitako hainbat erreminta bota ditu eraikineko igogailuaren zulotik.
Gaueko hamaikak aldera, emakume batek Ertzaintzari jakitera eman dio Gros auzoko bere etxebizitzara iritsi berria dela eta sarrerako ateko sarraila manipulatuta zegoela ohartu dela, bere giltzarekin jiratzeko eta irekitzeko zailtasunak izan baititu. Gainera, adierazi duenez, eraikinekoa ez den gizon batekin gurutzatu da eskaileretan.
Berehala, herritarrak babesteko lanetan ari ziren patruilak bertaratu dira, eta, atarira sartzean, igogailuaren zulotik metalezko objektuak erortzen entzun dute. Agenteek eskaileretan jaisten ari zen gizon bat geldiarazi eta identifikatu dute. Gizonak aurrekariak ditu batez ere jabetzaren aurkako egitateengatik, horietako batzuk etxebizitzetan egindako lapurretengatik. Gainera, egiaztatu dute gizona ez dela eraikinean bizi, eta hasiera batean esan du ezagun bat bisitatzera joanda zegoela.
Esku hartu duten ertzainek, igogailuaren teknikari baten laguntzaz, bumping eta impresioning tekniken bidez sarrailak irekitzeko erabiltzen diren erremintak eta objektuak eta hainbat giltza aurkitu eta berreskuratu dituzte igogailu-zuloaren hondotik.
Ebidentzia horien aurrean, identifikatua lapurreta egiten saiatzeagatik atxilotu dute. Gizona dagozkion polizia-eginbideak amaitu ondoren eramango dute Epaitegira. Ertzaintzak ikerketa zabalik du indarra erabiliz egindako lapurreta-saiakeran jende gehiagok parte hartu ote duen argitzeko.
Duela gutxi Getxon izandako indarkeriazko lapurreta baten egilea aurkitu eta atxilotu du Ertzaintzak. Atxilotuak 82…
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo Irunen, agintaritzaren agenteen aurkako ustezko atentatu-delitu bat egotzita,…
LErtzaintzak Plentziako eta Gorlizko bizitza bateko bi etxetan duela gutxi izandako bi lapurreta argitu ditu.…
Peatones cruzan un semáforo en El Arenal. Bilbao Bilbo Foto: Mitxi Bilbo hamar finalistetako bat…
Bizikleta-bidea BI-2636 errepidearekiko paraleloa izango da; baina ibilgailuen trafikotik erabat bereizita egongo da, segurtasun-hesi fisiko…
IRATI AIZPURUA Nafarroako Gobernuaren Datuak Prozesatzeko Zentroa inauguratu du gaur goizean Nafarroako Lehendakari María Chivite Navascuesek, azken…