Barakaldoko Udaleko Gazteria arloak, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzaren laguntzarekin eta Gazteriaren programa berritzaileen garapenaren esparruan, STEAM estrategia garatzen jarraituko du datozen hilabeteetan (ingelesezko Science, Technology, Engineering, Arts and Maths hitzen inizialei dagokien akronimoa), gazteenen artean bokazio zientifiko teknologikoak sustatzeko. Barakaldok zientzia eta teknologia sustatzeko bi gune berritzaile ditu, eta otsailaren 20tik maiatzaren 29ra bitarteko programazioa izango du: Cosplay canrvales, binilo-ebakitzailea; 3D inprimaketa, IAm, hiru D inprimagailurako plastiko birziklatua… Ikastaroak guztiz doakoak dira.
Barakaldok STEAM Korner bat dauka Barakaldoko Topalekuan (CIS, Los Hermanos parkea), robotikako materialarekin eta programazioarekin eta 3D inprimaketako standarekin hornitua. Bertan, robotikarekin eta zientzia eta teknologia nerabeei aplikatzearekin lotutako taldeak eta jarduerak dinamizatzen dira.
Bestalde, GAZ Barakaldoko STEAM Gelak (Gazte Bulegoa), ekipamendu informatikoz, 3D inprimagailuz eta material desberdinei aplika dakizkiekeen ebaketa eta inpresioko beste elementu batzuez hornituta dagoenak, espazio hau zientzia eta teknologiaren bidez ikasteko, berritzeko eta sortzeko lekua bihurtzen du. «Bi gune horiek izatea zen Udaletik argi geneukan helburuetako bat, eta orain gazteen artean, batez ere emakumeen artean, STEAM inspirazioak eragin ditzaketen doako jarduerekin hornitzen dugu», adierazi du Jonathan Martin Gazteria zinegotziak.
Gazteentzako gune berri horrek jarduera irekiak, tailerrak eta jardunaldi teknologikoak egiten ditu ikasturte osoan, eta, hurrengo aldiari dagokionez, 16 urtetik gorako gazteei zuzendutako doako jarduera hauek eskainiko ditu:
Topaketak Gazte Bulegoan dagoen STEAM gelan egingo dira, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Izena emateko Gazte Buleko Posta Elektronikoaren bidez helbidera edo 94 4789596 eta 688 639 935 telefonoetara deitu.
Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollo Doneztebeko…
Barakaldo Kirolak-ek ikerketa abiatuko du gertatutakoa argitzeko Zauritua, garbiketa-enpresako langilea, Gurutzetako ospitalera eraman dute, konortea…
Barakaldoko gazte nerabeen arteko talentu-lehiaketan 67 pertsonak hartuko dute parte. Barakaldoko Udaleko Gazteria Sailak, Giltzarri…
Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak bonbardaketaren 88. urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartu du Bizkaiko udalerrian…
Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, zorionak eman dizkie untxi,…
Eusko Jaurlaritzak NBEren «Bakearen, Gerren Amaieraren eta Nazioarteko Legezkotasunaren Errespetuaren aldeko Oihua ekitaldian parte hartu…