Donostiako aparkalekuetan bertakoentzako abonuak onartu dira

binary comment

Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Heriz igogailua, Villa Salia, Kontxako baranda

Donostiako Udalak onartu du hiriko aparkaleku publikoen enpresa emakidadunei baimena ematea TAO 1-1, 1-2, 2-1, 2-2 eta 2-3 sektoreetan egoiliar gisa baimendutako ibilgailuentzako abonuak komertzializatzeko.

Eneko Goia alkateak gogorarazi duenez, «abonu hau udan hiriko aparkalekuekin lortutako akordioari esker sortu da, aparkaleku horiek modu egokiagoan erabiltzeko helburuarekin, inguruko hiritarrei urte osoan zehar mesede eginez«. Horri dagokionez, Goiak adierazi duenez, «pixkanaka, garraiobide alternatiboetarako gainerako abonuak onartzen joango gara, hala nola motoentzako, bizikletentzako edo patineentzako abonuak«.

Ezaugarriak:

  • 19:00etatik 10:00etara
  • Urteko egun guztietan
  • Prezioa: 2,00 € egonaldi bakoitzeko (sarrera bat eta irteera bat)

Tarifa berri hau hurrengo aparkalekuetan aplikauko da:

  • Kontxa (Cervantes),
  • Boulevard
  • Easo
  • Atotxa
  • Okendo
  • Katalunia plaza

Horrela, Erdialdeko (1-1, 1-2), Groseko (2-1, 2-2) eta Egiako (2-3) sektoreetako bertakoek horretaz baliatzeko aukera izango dute Telpark app-aren bidez. Tarifa hau datozen egunetan jarriko da martxan.

Heriz igogailua

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Erregezaintza kalearen eta Heriz pasealekuaren arteko desnibela gaindituko duen igogailua eraikitzeko egikaritze-proiektu eguneratua. Proiektu honen aurrekontua 1.354.060 €-koa da eta gauzatzeko epea 8 hilabetekoa.

Villa Salia

Tokiko Gobernu Batzarrak «Villa Salia» eraikinean eguneko arreta zerbitzua kontratatzeko espedientea onartu du, 1.001.279 euroko urteko aurrekontuarekin eta 2 urteko iraupenarekin (urtebeteko bi luzapenekin).

Kontratuaren xedea bazterkeria-egoeran dauden pertsonentzako eguneko arreta-zerbitzua kudeatzea da, hiru eremutan garatzen dena:

  • Eguneko zentroa
  • Kaleko hezkuntza
  • Gune komunitarioan egiten den lana

Zehazki, honako prestazio hauek emango dira: informazioa ematea, bitartekaritza, gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea eta esku-hartze psikosoziala, kontsigna baten kudeaketa, mantenua, arropa garbitzea, norberaren garbitasuna, entretenimendua eta informazioa eskuratzeko aukera ematea, komunitate-inguruneko jardueren sustapena, ikerketa.

Kontxako baranda

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Kontxa pasealekuko – Errege Etxearen eta Antiguako tunelaren artean – kostaldeko hormaren hegala konpondu eta handitzeko (II – C fasea) proiektuan jasotako obrak kontratatzeko espedientea. Lizitazioaren aurrekontua 989.373 €-koa da eta gauzatzeko epea zortzi hilabetekoa.