Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Donostian etxebizitzetan lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuei bitxiak, erlojuak, txanponak, mahai-tresneriak eta lapurretak egiteko erremintak aurkitu dizkiete autoan.
Herenegun, igandea, arratsaldeko bostak aldera, Donostiako Antiguo auzoan etxebizitzetako lapurretak prebenitzeko lanetan ari zen Ertzaintzako herritarren babeserako patruila batek bi gizon ikusi zituen bizitegi gune batean zelatan.
Agenteek bi gizonak identifikatu zituzten eta haien ibilgailua ikuskatu zuten, eta bertan eskumuturreko 17 erloju, bitxi ugari, bildumako txanponak eta zilarrezko mahai-tresneriak aurkitu zizkieten. Miaketa sakonagoa egitean, eta autoaren abiadura-palankaren azpian ezkutatuta, urrezko bitxi gehiago aurkitu zituzten plastikozko poltsa batean.
Gainera, lapurretak egiteko erremintak, linternak, kopeta-argiak, eskularruak eta prismatikoak ere aurkitu zituzten.
Horren guztiaren aurrean, identifikatutako bi gizonak atxilotu egin zituzten indarra erabiliz etxebizitzetan lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuetako bati ere, dokumentuak faltsutzea egotzi diote.
Ertzaintzak ikerketa hasi du lapurtutako objektuen jatorria argitzeko.
Atxilotuak polizia-egoitzara eraman zituzten, eta, beharrezko eginbideak amaitu ondoren, agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte.
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo Irunen, agintaritzaren agenteen aurkako ustezko atentatu-delitu bat egotzita,…
LErtzaintzak Plentziako eta Gorlizko bizitza bateko bi etxetan duela gutxi izandako bi lapurreta argitu ditu.…
Peatones cruzan un semáforo en El Arenal. Bilbao Bilbo Foto: Mitxi Bilbo hamar finalistetako bat…
Bizikleta-bidea BI-2636 errepidearekiko paraleloa izango da; baina ibilgailuen trafikotik erabat bereizita egongo da, segurtasun-hesi fisiko…
IRATI AIZPURUA Nafarroako Gobernuaren Datuak Prozesatzeko Zentroa inauguratu du gaur goizean Nafarroako Lehendakari María Chivite Navascuesek, azken…
Nafarroako Gobernuak, Analisi eta Prospekzio Bulegoaren bitartez, zerbitzu publikoez duen pertzepzioaz eta nafar nortasunaz galdetuko…