Gobernu Kontseiluak baimena eman du, gaur, hezkuntza-lankidetzako hiru hitzarmen sinatzeko Viceko Unibertsitatearekin -Universitat Central de Catalunya-, Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalarekin (UNED) eta Don Bosco Lanbide Heziketako ikastetxe publiko integratuarekin, hezkuntza-arloko lankidetza ezartzeko, ikasleei prestakuntza integrala, teorikoa eta praktikoa eskaini ahal izateko eta, horrela, haien enplegagarritasuna eta lan-merkatuan sartzeko gaitasuna hobetzeko prestakuntza profesionala ziurtatzeko.
Akordio horiei esker, ikastetxe horietako ikasleek Ertzaintzaren bulegoetan egin ahal izango dute praktiketako prestakuntza, haien aholkularitzapean eta laguntzarekin, eta praktika horiek hartzeko eta tutorizatzeko programa bati jarraituz. Gainera, hiru hitzarmen horiek harreman aberasgarria ekarriko dute aldeentzat.
Urteak dira Segurtasun Sailak lankidetzan diharduela Euskadiko nahiz estatuko hainbat unibertsitate eta ikastetxerekin. Hitzarmenek 4 urteko indarraldia izango dute, eta beste lau urtera arte luzatu ahal izango dira.