Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Gasteizen indarkeria erabiliz egindako lapurreta bat ikertu ondoren.

Ertzaintzako agenteek 33 eta 25 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo, asteartea, goizean, joan den abenduaren 22an Gasteizko pub batean indarkeria erabiliz egindako lapurreta leporatuta.

Ertzaintzak joan den abenduan hasi zuen ikerketa, gizon bati, Gasteizko Arriagako Atea kaleko ostalaritza-lokal batean zegoenean, indarkeria erabiliz lapurreta egin ziotela jakin zuenean. Salaketan jasotakoaren arabera, biktimari bizkarretik, besotik eta lepotik heldu zioten bi pertsonak, eta oreka galdu eta lurrera erori zen lokalean. Gizonetako batek eusten zion bitartean, besteak mugikorra kendu zion poltsikotik eta, jarraian, ustezko lapurrek presaka alde egin zuten. Dena oso azkar gertatu zenez, biktimak ezin izan zuen lapurretaren egileen ezaugarri fisikoei buruzko datu askorik eman, baina adierazi zuen lapurtutako gailu mugikorra gama altuko telefono bat zela, 1.200 eurotik gorako balioa zuena, eta haren IMEI zenbakia eman zien ertzainei.

Ikerketarekin jarraituz, hurrengo egunetan agenteek deklarazioa hartu zieten gertakariaren bi lekukori.  Bildutako datu horietan oinarrituta, Gasteizko Ertzain-etxera atxikitako instrukzio-taldeak pertsonen aurkako delituengatik Ertzaintzak erresinatuta zituen eta lekukoek emandako ezaugarri fisikoen antzekoak zituzten pertsonen 12 argazkiz osatutako konposizio bat prestatu zuen.  Era berean, ikerketaren arduradunek gogoratu zuten lapurretaren aurreko egunetan, Ertzaintzaren patruila batek deklaratzaileek emandako ezaugarri fisikoekin bat etor zitezkeen bi pertsona identifikatu zituela.

Bildutako datuei eta egindako ikerketari esker, Ertzaintzak lapurretaren ustezko bi egileak identifikatu zituen, biak asteburuetan, noizean behin, ostalaritza-lokalean ibiltzen direnak, eta aurrekariak dituztenak pertsonei lapurreta egiteagatik.  

Biktimak lapurretaren egile gisa identifikatu ondoren, atzo, asteartea, goizean, bi gizonak, 33 eta 25 urtekoak, atxilotu ahal izan zituzten, indarkeriaz eta larderiaz lapurreta egitea leporatuta.

Atxilotuek polizia-egoitzan jarraitzen dute, beharrezko eginbideak amaitu ondoren agintari judizialaren eskuetan noiz jarriko zain.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Donostiako Ertzain-etxeak eraikinaren kanpoaldera aterako ditu behin-behinean jendeari arreta emateko bulegoak

25_0083 Donostiako Ertzain-etxeak eraikinaren kanpoaldera aterako ditu behin-behinean jendeari arreta emateko bulegoak Donostiako Ertzain-etxeak eraikinaren…

11 horas hace

Chivite Lehendakariak berretsi egin du Gobernuak Mina Muga «Foru Komunitatearen garapen ekonomiko eta sozialaren motor» gisa bultzatzeko egin duen apustua

Nafarroako Gobernuak, María Chivite Navascués Lehendakaria buru, eta Geoalcali enpresako ordezkariak bilera bat egin dute…

14 horas hace

Nafar Lansarek soldaten eta Gizarte Segurantzako kuoten diru-laguntzen deialdiak argitaratu ditu, bai eta gizarteratze- eta laneratze-enpresentzako laguntza teknikoaren kontratazioa ere

Eskubide Sozialetarako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak bi deialdi argitaratu ditu Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafar…

14 horas hace

Chivite Lehendakariak ‘Cafunè’ film laburren Goya sariaren irabazlea aldarrikatu du kultur arloko lankidetza publiko-pribatuaren adibide arrakastatsu gisa

MIGUEL OSES María Chivite, Nafarroako Lehendakariak, ‘Cafunè’ Goya saria irabazi duen film laburra aldarrikatu du…

14 horas hace

Euskara Nafarroako gizartearen etorkizuneko balio garrantzitsu gisa nabarmendu du Ollo lehendakariordeak

Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollok,…

14 horas hace

‘2024 Topaketen Memoria Artistikoa’ deialdian aukeratutako sei sormen proiektuak aurkeztu dira

MIGUEL OSES Protokolektiboaren ‘Plantar una voz’, Elisa Artetaren ‘magma’, Leire Ipasen ‘Ceniza/Pixel’ eta María Castellanosen…

14 horas hace